Ardi-txakurrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nafarroatik ekarritako txakur batekin izandako gorabeherak. Ahuntzak zaintzera ohituta zegoen, eta gogorregia zen ardientzat. Azkenean ere ikasi zuen, eta oso txakur ona izan zen. Harrezkero, denak ondorengoak izan dira, azken 20 urteotan, eta denak onak. Euren artean ere antz handia dute, eta izena ere iguala: "Txato".
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abenduaren 31a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ELG-005/014
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Ta Nafarruan, Iturgoien edo herri txiki baten intxarrixak eitten dia, ta intxarrixak erostera fan ardixeri ipintzeko. Ta txakurra han, bi txakur. Ta pastore bat —pastoria zalakotan gu, ta— bi txakurrekin. Ta ardittan ondo eitten daben preguntau notsen ta ez, ardirik ez dakela, ahuntzak, ahuntzetan eitten dabela ondo. Ta joño! Abonau oskun bata, herri guztian daonik fiñena dala amioi, ta bestia, bestia ez zan ona itxuria. Abonau ta abonau ein oskun, ba, ta joño! Ni ta beste bat giñan ta ia zenbaten salduko daben. Ta ez, lehenengo ez doiala saltzera. Gero baietz, ta zenbat bihar daben. Ta halakon baten hiru milla pezeta eskatu oskun, [ta asko eskatu ebalako]. Ta, bueno, eruan ein bihar juau, baiña gutxiau eskeiñi geuk be, bi eskeiñi lehenengo. Ta gero hiru […]. Bueno, umia, umia… Emia zan txakurroi ta ume txikixakin ekan, ta ez, berai umia akabau eingo jakola ta umia akabau eingo jakola ta ez doiela emotera gero. Ba, ume ta guzti hiru milla pezetan. Ta atzenian ume ta guzti ekarri giñuan, ta umioi txikixa, artietan hamabost egun-edo eukiko zittuen. Baiña amioi, ba, erderaz ikesittakua zan, ta erderaz aindu bihar ta erderaz bai, baiña… harek ahuntzekin —ahuntza salbajiaua izaten da ardixa baiño, ta— ahuntzekin ikesitta zauen ta ardixendako gogorreixa.
- Hainka?
- Hainka ta [ene]… gogorreixa. Jo-ta lehenengo euki naben zortzi bat hamar bat egunian lotuta. Gero soltau naben ardixeana… aiba dios! Bizkor ibili bai. Elegante! Jo-ta harutz ta honutz ta haren emona! Ta halakon baten ardi batek urten dau bidetik kanpora, ta harek ahuntzak bidetik kanpora urtendakuak erretiratzen ikesitta zauen pillara, kuadrillara, ta ekin dotsa ardixai segika ta ardixa ihesi Beizuko kortara, gure anaiaana. Jo-ta, anaiak, jo-ta sardiakin “toma!” diarka kendu eban txakurrori. Ta, gero, “Zelan dominauko ete juat nik hau?”, ta ekarri neban hona ta hemen euki neban ta “Zela dominauko ete juat?”. Akordau jatan: “Katai bat ipiniko dotsat”, katai zati bat, lotuta. Ta harek hankak katiatzen dotsez, ba? Ta ifini notsen katia narras ta fenomeno! Gero harek jo-ta bizkor faten hasten zanian, orduan ta freno gehixao! Ta ikesi eban, gero ondo ikesi eban. Ba, fenomeno. Txakurra fiña? Benetan! Gero haren umiak hazi nittuen. Haren umioi, ba, ekarri neban ume txikixoi be urten eban ta gero ona ha be urten! Gero, ba, umioi, ta haren umiak… Gero beste txakur bat Arraotzen [be baeken] ta Arraozkuak be hona ekarri eban ta hemen [kastiau]. Ta haren umiak hazi zittuen han be; sekula euki dittuenik txakurrik onenak harek be. Ta, gero, haren umien umia berriro neuk euki naban, ta ha be ona. Ta oin dakatena be haren herenziakua da, lau, laugarren herenzia dakat, ta danak izena be berdiña: “Txato” danak.
- “Txato”?
- “Txato”. Ta danak onak, e! Ta danak toke iguala dake. Esateko begira beti biharra eitteko. Ez hari esan ta egon geldi… esateko begira, ddiff! Jo-ta aide!
- Goguakin…
- Goguakin! Dios! Fiñegixak. Ta danak holakotxe txakurrak urten dabe. Bai. Honek buztana erdikiña motza dake, berez, jaiokeratik. Razak, razak. Han, hango napar txakurrak. Ta txakur fiñak. Ba, hemen lehenao txakurrak egoten zian diferentiak: uletsuauak eta buztan-luziak eta diferentiak. Ardi-txakurrak, baiña pixkat suabiauak. Honek dia nerbixo gehixaokuak.
- Hobiak?
-Hobiak, lan gehixao eittekuak. Bai, pastoriandako txakur ona… puf!
- Inportantia izango da, ez?
- Inportantia. Nik ardixak zaintzeko ez dot neuk ibili biharrik eukitzen; txakurrak . “Han” ta “hor” ta aindu besterik ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!