Elgeta (Gipuzkoa)

Ardi-txakurrak

Ardi-txakurrak <p>Beraienean beti izan dute ardi-txakur ona. Bere aitak ogerleko bat ordainduta ekarri zuen lehenengoa, Endrike gaztea zela. Auto batek harrapatu zuen. Gero beste bat ekarri zuten, ardi baten eta bildots baten truke. Hortik aurrera, beti ardi-txakur ona izan dute. Txakurra fina bada, erraz heziko duzu; nagia bada, alperrik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraienean beti izan dute ardi-txakur ona. Bere aitak ogerleko bat ordainduta ekarri zuen lehenengoa, Endrike gaztea zela. Auto batek harrapatu zuen. Gero beste bat ekarri zuten, ardi baten eta bildots baten truke. Hortik aurrera, beti ardi-txakur ona izan dute. Txakurra fina bada, erraz heziko duzu; nagia bada, alperrik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai. Guk txakurrekin… lehenao txakurrak be… bueno, gurian beti egon dia ardi-txakurrak, e! Baiña gure lehenengo zerian ardixak ipini zienian bapez txakurrik. Ta gero, gero ensegida hasi zian gurian aitta txakurrak ipintzen ta ardi-txakurrak beti onak. Onak, e! Jeneralmente, onak gurian egon dia. Ta bat, txakur bat… ba, orduan bape ez zakan gurian txakurrik ta lehelengo txakurra izango zan. Ta gure aitta Oletakua zan, ta Oletara fan ta ekarri eban handik txakur bat, ta ekarri eban duro bat pagauta bakarrik. Orduen denporan durua, ba, mordua izango zan, e! Baiña duro bat pagauta. Ta txakurroi hartu zaben —anaia ibiltzen zan, hori Beizun dauenori orduan ardixekin, ni gaztia, artietan eskolan ta— ta ardixekin hartu zaben ta fenomenua urten txakurra, ona! Ta, gero, orduan denporan karreteran ibiltten giñan gu ardixekin gora ta behera, ta orduan autobusa edo korreon bat bakarrik pasatzen zan, ez zauen kotxe txiki bape. Elgetatik Uberara egunian kotxe txiki bat be ez zan pasauko seguramente, ez zauen ta. Autobusa Bilbora, Tolosa-Bilbao, ta horretxek, autobusak, pasatzen zian Elgetatik, Uberatik Elgetara. Ta, ba, gora ta behera ardixekin kamiñuan, Uberara fan ta Elgetara ekarri, gure anaia ta beste bat, beste… gure aittan anaien koñetua. Ta bixak badoiez. Ardi-errebaño haundixa; orduan bi errebaño juntauta, hirurehun ardi edo berrehun ta berrogeta hamar edo. Ta kamiñuan, bera bakar-bakarrik —bata aurrian ta bestia atzian lagunok ta—, txakurra bakar-bakarrik, aldamenera baztartzen zituen, ba, ardixak. Baztarreratutakuan ardixak, berak bere burua jakin ez baztarreratzen, ta fan da kotxian, autobusan azpira, ta autobusak harrapau ta jo-ta garbi. Bua! Gure anaia negarrez illuntzian txakurra akabau jakola ta bera ezin leikiala gehixao ardittara fan. Txakurra akabau jakola ta bera ezin leikiala gehixao ardittara fan; ta “Jirauko juau txakurra barrixa” aittak. Ta berriro fan Oletara, ta jirau zaben. Ta txakurra […] ikesittakua, ondo ikesittakua. Ta ekarri eban txakurroi, ardi bat ta billots bat errebañuan daozenik onenak… kanbixua. Bera etorriko zala txakurran jabioi ardixa ta billotsa apartatzera ta daozenik onenak errebañuan. Ta halaxe apartau zittuen ta eruan, ardixa ta billotsik onena: billots haundixa ta ardi onena. Ta txakurroi ekarri eban ta joe! txakurra fenomenua, ona. Ta urte morduan egon zan gero ha. “Sol” izena ekan. Ta, bueno, gurian gustora txakurrorrekin. Ta, zera, egun baten horrek Aixola… Aixolako… oin guarda daona ezautzen dozu presan? Hor Aixolako… han, Jose Luis, guarda egoten dana? Ba, haren aitta ta aittitta harenak bizi zian, ta haren aittittak gure aittai —gure aitta haren aittittan loibia zan; horren, Jose Luisen, aittan lehengusua, ta aittitta tio gure aittak zeroi, hango Jose Luisen aittittoi— ta harek, tiok, gure aittai: “Hori dok! Txakurraaittik ardixa ta billotsa emon? Orraittiok hi ez hao sano!”, “Ez dao ardi bateaittik ta billots bateaittik emoteko!”, gure aittak, ona zan ta. Ta, gero, handik aurrera, ba, artietan gu umiak giñan, ta aitta bera faten zan ardixak batzera. Ta ardixak… esnia batzeko marmittak eta bizkarrian hartu ta… Orduan han presan bizi giñanian [Monten] goixen [zauen] txabolia ta ardixak mendixan ibiltzen zian Santa Mariña zaharra esaten [dotsen] han kurutzia dauen lekuan. Han goixan ibiltzen zian ardixak. Berak etxetik urtendakuan “Ia, Sol, ardixak ekarri txabolara”. Ta txakurra bakar-bakarrik fan ta bera txabolara [llegau] orduko ardixak txabolan. Ta bapez… aldemenian bapez geratu be ez atzera, e! Danak erbi-txakurrak eitten daben moduan buelta guztia hartu ta ta! txabolara. Ta gero tio zaharrorrek: “Dios! Neuk emongo [dostaaz] ardixa ta billotsa” gero handik ikusi ebanian hori eitten. Ta “Hori ez dao emoteko ardi bateaittik ta billotsa bateaittik”. Ta ha txakurra fenomenua. Ta gero haren umiak euki nittuan ta txakurrak onak, e? Onak, onak. Gero, oin dakaten razia, berriro, honek dakaraz Naparruatik ekarrittako razia da hau. Honek hogeta bost bat urte… raza bat. Honek be onak, e!
- Bai?
- Boj!
- Eta hezitzia erreza da?
- Bai. Txakurra fiña bada, ondo heziko dozu; nagixa bada, ez. Nagixa bada, ezin leikixo erakutsi biharrian.
- Ta hori berihala ikusiko [zetsezun], ez?
- Bai, bai. Txakurra fiña bada, inetnziñua badaka, okerra eingo dau igual lehelengo, baiña harek intenziñua badaka, ha fiña da. Ta… Pertsona nagixeri be ezin leikixo erein, bultza ein ta “Ein eik hori” ta ez badauko gogoik ezin leikixo bihar asko erein. Ta txakurrari iguala.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia