Ardiak noiz ernaldu behar? Ardiak eta ahariak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardiak ez ditu inseminatzen; normalean aharitu egiten ditu. Lehen aharia abuztuan erretiratu, eta urrian botatzen zen. Adaria ardiei lehenago botaz gero, bildotsak goizegi jaiotzen ziren, eta mendian oraindik janaririk ez. Ahariak berak topatzen du zein dagoen ahari eske. Artalde handietan 3-4 ahari egon daitezke, baina normalean bakarra. Bi ahari badaude, bata makala behar, bestela topeka hasiko dira. Orain adarbakoak daude, eta errazagoa da. Lehen beti adardunak. Ardiei garbi atzematen zaie noiz dauden arkera eta artzainak badaki gutxi gorabehera ardi bakoitzak noiz izan behar duen bildotsa.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abenduaren 31a
- Iraupena: 0:06:00
- Erref: ELG-005/011
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!