Mugak eta mugarteak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abenduaren 31a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ELG-005/004
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Mugak-eta be bai zaindu ein bihar izaten ziran edo...?
- Bai, horrek mugok [eozen]... Zera, mugak esan gurako dozu maillak, ezta? Horrek, bai.
- Bai, zelan deitzen detsazue? [...] edo...?
- Bai, mugia, mugia esaten dotsau guk. Baiña beste batzuk mujoiai esaten dotse mugia. Bai. Ta mujoiak, ba, zainddu ein bihar, baiña mugia be zainddu ein bihar izeten zan. Mugak [erezen] apropos eindda lautzeko terrenua. Goiko sailla solo bat. Plaentxian dao hori asko. Plaentxian dana aldapia da, ta han mugarik ez baleo, han ezin leike lurrik be egon. Ta [harek] mugekin, ba, goiko guenekua be hara etortzen da, ta han altxatzeko hurrian, ta lautu eitten da solua.
- Eta zaindu eitten ziran mugak?
- Bai, bai.
- Urtero-urtero...
- Bai, bai. Horrek mugok, apropos ifinittakuak izango zian horrek mugok, zertzeko, lautzeko terrenuak.
- Hamen be...
- Hemen muga gutxi, e! Sail haundixak hemen muga barik.
- Bai?
- Bai. Beizun be, jo-ta etxian hasi ta beheko barrenera kriston fanaldixa ta mugarik bape barik. Ta hemen Azulan be, ba, mugak, bat hementxe [...] dao, baiña ostian gutxi hemen be mugak. Mugarik barik izaten da labratzeko alde haundixa. Beti mugak [daukazun] lekuan pusketaka ein bihar dozu; ta bestia "bra-bra", fan ta fan ta fan ta... gero, atzenian, lurra altxatzeko lan luziaua, baiña sail hobia sail haundixan lana eitteko.
- Bai, txikixan batzutan golderik sartu be ez, ta laixekin edo...
- Bai, bai, bai. Laixekin esaten eben lehenao, nik ez dot laixekin ezautu. Ni umia nitzan denporan eitten zan laixetan, baiña nik neuk ez dot holan laixetan iñor ikusi be ein. Baiña laixetan, bai, lehenao laixetan eitten zan. Horrek muga-bittarte solo txiki-txikixok be dana laixekin. Plaentxian esaten dabe solo bat euela, ba, hiru edo lau laixakada eittekua bakarrik. Ta garixa, batzuk esaten dabe, ba, azaua esaten dotse eskutakada bat edo holako zerai, ta beste batzuk hiru azau eitten ziala, bat eitten zala... Ez dakit zenbat izengo dan. Plaentxian, esaten dabe hori. Solua txikixa izen biherko zan!
- Hiru azao eitteko...
- Joe, solo txikixa izen biherko zan. Ba, holako gauzak, antziñako historixak badia.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!