Sorgin kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: ELG-003/029
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Eta zuek umetan eta, halako, sorgin kontuak eta entzunda, billurra senttzen zenduten?
- Billurra be bai e. Nere aitta difuntuai nau entzunda, Eibarren ibili zan ofiziuan. A bai, e nere aitta difuntuai nau entzunda, Eibarren ofiziua ikesten ibili zan, arotzerixan ikesten bai, eta Eibartik hona etorri ein bihar oiñez. Eibartik nere baserrira oiñez etorri bihar. Eta haren billurra! Haren billurra, sorgiñen billurra. Bai, erreka onduan erropak garbitzen ta ibiltzen diala sorgiñak, eta errezatzen bide guztian, errezatzen, sorgiñik ez daixen ikusi! Aitta e! Hamazortzi urtekin ta hogei urtekin. Nere aitta hori pasatzeakon e, ze siñistu ta ibiltzen zien. Baiña nik uste dot…
- Ignorantiak zian…
- Ignorantiak zian, eta persona gaiztuak be bazerezela eta bestiak sustatzen ta ibiltzen zianak. Hori gure aitta baiño lehenaokuak e, ibiltzen ziala izaria hartu holan da sorgiña dan plantak eitten da, ibiltzen ziala e.
- Orduan e halako...
- Okerra eitten.
- Halako beldurra e…
- Bai, bera billurrez, denpora guztian errezatzen bidian, sorgiñik ez daixen topau, bidian.
- Dana dala, aitta eskolara ta juango zan, ez?
- E bai, bai. Nere aittak bazekixen, eskribitzen da leitzen ta…
- Periodikua ta…
- Bai, periodikua ta leitze eban, aittak bazekixen, bai, bai bai. Amak leitzen ondo ekixen, baiña eskribitzen ahaztu in jakon.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!