Elgeta (Gipuzkoa)

Sorgin kontuak

Sorgin kontuak Sorgin kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sorgin kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau amamak kontautakua, ta amak be...
- Amak be... beste bat be badakit. Bazoian... Hau, lehenau pasautakuak esaten zittuen erak, e! Erei pasautakuak ez dia honek. Eta badoia mutil bat nobixiagana, Uberatik Bergarara. Badoia ta egundoko erromerixia Ubera baiño beheratxuao! Harek parajiak duaka izena... [Lezane] dauka izena. Ta han [Lezanen] egundoko erromerixia! Neska ederrak eta jo-ta eraten ta egundoko erromerixia! Ta mutilloi geldittu da, "Honek dittuk neskak!" eta geldittu da, ta emon dotse berai be eraten. Sorgintzekua zan eratekuoi. Eta eraten badihardu, ta "Jesus! Hau da gauza ederra!". Ta "Jesus!" esan dabenian, jo-ta danak baltz-baltz indda, nun dianik be ez sorgiñok! Danak desaparezidu! "Jesus" ez zan esan bihar, ez zan, religiñokuak harek ez zian ta. Danak nun dianik be ez! Ta bera, bere baso baltzoi eskuan dabela, geldittu zan bakarrik. Ta holakotxe kontuak? Bueno!
- Orduan, entzunda etxian, ez?
- Entzunda etxian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia