Ameriketara lanera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: ELG-003/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Badakizu zuk zelan juan zan tio Ameriketara? Zegaittik? Hemen lanik ez zeualako edo...
- Hemen lanik ez dauelako fan zan.
- Eta ze...? Ganau zain edo...?
- Bai. Lehelengo hasi zan pastore eta gero erosi zeban hoixe fnkioi. Beren terrenuak ifini zittuan. Ez dakit, harako igual txikixe izengo da, baiña Ubera [danau] daukazen terrenuak badia, dezente dia. Ta berak zeukan ganauekin ta negoziua zekan. Ta ondo zeuan. Ta ez zan ezkondu, soltero geldittu zan. Berak kartan eskribitzen zoskun. Karta bat eskribitzen zeban, bi bider leittu bihar ta bi lagunek leittu bihar, porke eskribitzen txarto! Eskola gutxi ikesitta, ez dakixu? Eta faltak. Eta batak leitzen zeban ta: "Honek hauxe esan gura dau". Ta gero bestiak: "Ez juat hau entenditzen! Hau zela ete dok?", "Ba, horixe esan gura dau". Eta holaxe leitzen zan haren kartia. Fíjate... Pobre!
- Orduan jente asko, edo bueno...
- Orduan hemendik juan zian Ameriketara kasik etxe danetatik fan zian. Porke jaiotzen zian hamar bat ume jaiotzen zan etxe bakotxian orduan. Badakixu, orduan ez zan oingo moduan. Orduan dana zan pekatua, gauzak ein bihar dia ondo, ta gauzak ondo ein ezkeriok enbarazada zare! Eta etxe bakotxian jaiotzen zian... Abadiak aintzen eban, ta abadiak esaten zeban religiñua. Infarnu haundi bat dao, ta gauzak ez badittuzu ondo eitten infarnura zuzenian. E? Ointxe be hartuko litzakek hamen infarnu bat aber pixkat sustatzen dan jentia. E? Ta orduan? Pentseizu hain denpora gutxixan ze alde. Ta jentia zeuan sobra, mantendu ezindako beste jente etxian.
- Oseake, batzuk Ameriketara, beste batzuk...
- Hemendik ameriketara orduan faten zan. Hemendik ez zeuan Galiziara ta faterik, e! Galizian gu baiño txartuao erezen ta. Gero etorri zian Galiziatik hona pilla bat.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!