1921ean jaiotakoa Elgetako Urrejolaegizarra baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Biografia. 1921ean jaiotakoa Urrejolaegizarra baserrian. Ubera auzotik oso gertu bizi ziren eta elizara edo eskolara bertara joaten ziren. Aita arotza zen.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ELG-003/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- ... kontaidazu pixkat nun jaixotakua zaran, ze urtetan jaixo ziñan...
- Bai. Mil novecientos veintiunuan jaio nitzan eta Elgetako, hemendik Bergara aldera, barrenengo baserrixa da, hemendik Bergarara beherengua. Elgetai pertenezitzen jakon baserrixa [beherengua] da nere etxia. Handik aurrera Bergarara tokatzen da.
- Eta ze izen daka?
- Nire etxiak dauka Urrajalegi Zaharra, baserrixak.
- Ondiokan zutiñik dao?
- Bai. Ondiokan zutiñik dau, nere anaiena da ya. Gurasuak anaiai zertu zotsan, heredau zotsan. Gu ezkondu giñan ta alde giñan handik eta anaia, nere anaia da haren jabia. Bai.
- Orduan, Bergaratik gertu-gertu...
- Ez. Uberako barrixotik dau gertu-gertu.
- Hori da. Jokeria bertara juateko.
- Bai. Eta elixara be juaten giñan Uberara gu. Nere aitta zan arotza eta hartu zeban parte, umiak hurrao euki deixen eskolia, hartu zeban parte Uberan. Biharra ein ta pagau ta ein zittuan han gauzak eta hartu zeban parte umiak hobeto eukitzeko Uberara juatia. Ha daukau hurrian, Elgeta urriñao. Ta horretxeaittik ni zazpi urtekin sartu nitzan Uberan eskolan. Bai.
- Zazpi urtekin?
- Bai. Zazpi urtekin. Eskolan sartu ta komuniua eitten zan zazpi urtekin.
- Oseake, eskolara juan ta kumunixua ein...
- Eskolara juan ta kumunixua ein, urte bardiñian. Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!