Elgeta (Gipuzkoa)

Bola nola bota behar den

Bola nola bota behar den <p>Boletaren inguruko hiztegia; berba berezi batzuk. Bola botatzea ez dela erraza. Jakin egin behar dela. Oholuts egitea erraza dela, hau da, ohola ere ez asmatzea. "Jo ala pasa", ohola jo bai, baina txirloen gainetik pasa. Errazena bola jaustea da, ohola asmatu ez, eta behera joatea. Txirlo batek bigarren txirlo bat joten badu, horri "birlatzea" esaten diote.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Boletaren inguruko hiztegia; berba berezi batzuk. Bola botatzea ez dela erraza. Jakin egin behar dela. Oholuts egitea erraza dela, hau da, ohola ere ez asmatzea. "Jo ala pasa", ohola jo bai, baina txirloen gainetik pasa. Errazena bola jaustea da, ohola asmatu ez, eta behera joatea. Txirlo batek bigarren txirlo bat joten badu, horri "birlatzea" esaten diote.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor egongo dia berba batzuk gero eta gutxiao erabiltzen dianak, e!
-Berba espezialik edo erabiltzen da bola kontuetan?
-Oholuts eta...
-Espeziala ze esan... posturia jokatzeko?
-Ez normalian erabiltzen diranak.
-Jokuan bolia botatzeko orduan-edo.
-Ez, kondiziñuak daoz bolia botatzeko e! Bolia ez da, hartu ta hara gora begira bota ez e! Nik lelengo hartu bolia, lelengo pagau.
-Kartia pagau.
-Kartia pagau edo bestela... lelengo behintzat pagau, gero bolia hartu biharko dok bolia botatzeko ez dok? lelengo. Bigarrena, ohola jo bihar dok, hemendik horrainoko ohol bat, ohol estua, hik lelengo ha jo bihar dok hara botatzeko bolia. Oholik joten ez ba dok ez jok balixo nahiz ta urriñao bota be, alperri dok! Lelengo ohola jo bihar jok. Gero zuzen bota ta harek txirluak jo, horrek bastante zail dittuk e!
-Ta ohola ez bada joten.
-Jai!
-Lehen beste gauza bat, lehen erdixa kentzen jakuan.
-A bai e!
-Bai.
-Oin osorik kentzen da.
-Ba lehen erdixa kentzen jakuan baiña hori joten ez badok, hik joten dittuk bi joku guztian eta nik bi, hik baten ohola joten ez badok nik irabazi, erdixa kendu, erdi kendu eitten jakuan. Oin ez, oin kale!
-Oin dana kalera.
-Kale esan gura jok, hori joten ez badok ez jok balixo gaiñian jota be, nada, huts! Txorrada zerian, Bizkeiko zera, beti erderia dok ta txorra esaten jotset zerian, txorra! Oholuts! Berak esaten jok ohola huts, ez dabela jo oholik esaten jok horrek euskeraz, hor txorra esaten da.
-Oholuts beste moduren baten esaten da?
-Oholuts.
-Gaiñuts-edo ezagutzen dozu?
-Ezagutzen juat gaiñuts, bai hori be berbia dok, gaiñuts be bai, hik bolia botata txirlua jo barik gaiñetik pasatzen bada gaiñuts dok hori, baiña lehen esaten zuan bost duro jokatzeko jo edo gaiñetik pasau baietz, jo ala pasa? Baiña gaiñuts be berbia dok, gaiñuts jo barik gaiñetik pasau...
-Ohola jo baiña…
-Gaiñetik pasau txirluan ondotik gaiñetik, behetik e, behetik danak pasatzen dittuk.
-Txirlua behetik pasatzen bada ez dau balio, goittik pasatzen bada, joteka, hori meritosua da, ez dau balio, baiña merito handikua da.
-Joe hi! Hori artistena dok gaiñetik-ta, dios!
-Meritua behintzat
-... Errezau behera, behera… hona. Hi hamen kolokatzen haiz, hau goixa dok handik joan bihar dok, han unatxua daok, handik joan bihar dok bolia. Hau libre daok dana, hona etortzen dok dana, generala hona behera.
-Ta txirlua, txirlua botatzen dabenian-ta.
-Txirlua botatzen dabenian, kristonak pasatzen dittuk, kasualidadiak pasatzen dittuk.
-Horrek-eta izenak-eta badakaz baiña.
-Birla ez da esaten hemen?
-Birlatzia dok txirlo bat boliaz botatzian txirloak, harek txirluak joten jok hurrengo daona behera, birlatzia horixe dok, birla beste berbarik ez dao.
-Birla da boliak jo biharrian txirluak botatzia bigarrena, txirlo batek bestia botatzia.
-Birlatzia.
-Eta horrek berdin balio dau?
-Baaaai, bota ein bihar dok txirlua, bota ein bihar dok, baiña kasualidadez dok haura ezkiñia jota etortzen dok hona txirlua ta joten jok hori ta behera, bale! txirluak joten duan txirlua handik ibili ta beste txirluak joten bajok bale! Birlatzia dok hori, birlar.
-Ta gero bueltan botatzen dittuanak bolak ez dauka izenik, nik uste dot entzun dotela, beti ibiltzen da baten bat eta.
-Biheko gu ibiltzeko!
-Horixe ba!

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia