Elgeta (Gipuzkoa)

Bolak eskuz eginda, eta artearekin

Bolak eskuz eginda, eta artearekin Bola batetik bestera aldea egoten da: arinagoak, astunagoak... Beti artea erabiltzen da. Pagoa apurtu egiten da. Artea gogorra eta astuna da, ona. Lehen Osintxu edo Bergara aldekoren batek egiten zituen. Txirloak lizarrarekin egiten dira. Lizarra ere ez da erraz zartatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bola batetik bestera aldea egoten da: arinagoak, astunagoak... Beti artea erabiltzen da. Pagoa apurtu egiten da. Artea gogorra eta astuna da, ona. Lehen Osintxu edo Bergara aldekoren batek egiten zituen. Txirloak lizarrarekin egiten dira. Lizarra ere ez da erraz zartatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Klaro, batzuk izaten dittuk ariñak, ta beste batzuk haizia hartzen juek ta beste batzuk mazizuak eta…
- Bakoitzak beran…
- […] pisua… Esku txikixakin […] hanka eitten jotsek pisua daukanak eta. Pixkat arin samarra dana ha edarto [ibiltzen] juek, baiña astun samarra dana eskutxueri “ffiiit-fiit-fiiitt”, hanka eitten dotse.
- […] allegau ezinda, ohola ta baztarra [eitteko nahikua], ala?
- […]
- Eta beti artia, orduan? Beti… Lehen be bai holan izaten zan?
- Bai. Ba, bestiak apurtu eitten dittuk. Pagua be bai pixkat, baiña pagua be maskaldu eitten dok bizkor. Gogorraua dok, baiña kaskau eitten dok, zatixa botatzen jok. Golpe txar bat edo zeoze ta… Ona dok, baiña… Ta artia dok, astuna, gaiñera, egurrik astunena dok, hamen daonik egur klasia. Hurrengo alkazia dok astunena, bolumen igualian, e! Artia astuna dok, baiña… klaro, eindda [daok] ha pixkaka-pixkaka, ez urtebetian “bou!”.
- Eta lehen hamen inguruan bazeuan iñor bolak eitten zittuana edo?
- Ez juat ezautu hamen. Bai, joe, Osintxun, joe, badakik zenbat bola eitten zan? Nik ez juat ezautu, baiña hor derrior egon bihar! Hori barrixa dok. Barrixa edo… horrek hamar-hamalau bat urtian-edo jardungo jok, baiña, jo, aurretik […] nik hor. Bergara aldian eitten juen, […] edo.
- Ta txirluak be…?
- E?
- Txirluak be egurrakin?
- Bai, bai.
- Artiakin dana?
- A! Txirluak ez. Txirluak jeneralmente lizarrekin eitten zittuan. Oin ez jakixat zerekin eingo dittuen.
- Ariñaua [bihar da] ta…
- Bai, harek lizarrakin. Lizarra be pixkat zera dok, ba? Zatirik ez jok botatzen. Zimurtu edo zertu eitten dok, baiña zatixa ez jok botatzen. Eta lizarrakin [izango dok] seguramente. […]
- Gaiñera, sekreto gutxiao eukiko dau, ez? Txirlua eittia ez da izango hain gatxa…
- Ez, txirlua, ba, bere formia emon bihar jakok, baiña… Joe, ha be astuneixa… ostias!
- Komeni ez.
- Bolia geratzen jok bestela. Hau astuna… Nik hau jo bihar juat ta hau astuna badok, bolia [geratzen] jok! Pixkat arin-samarra bihar dok bolia bultzaka eruan deixen aurrian. Bestela, hori joten bajuat nik, bolia […], mobitzeko… mobitzeko baiño pisu gehixao badauka, se jodió. Sekretuak danian […]. Ta hori, gaiñera, oin kriston sekretuak jauaz. Inportantziarik ez […] emoten, baiña kristonak. […].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia