Bolatoki bakoitzean bola bana, eskuz egindakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ELG-001/017
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
- Nik sekula ez dot boletan ein, ta ez dakit zelan izaten dan, baiña bolia-eta zelan izaten da? Norberak eruaten zeban edo bertan egoten zan edo zelan izaten zan?
- Eee, etxian, etxian… Bueno, hi.
- Bertan bolatokixan?
- Bai.
- Auzo bakoitzian bat.
- Bai. Hor Ojangurenen be egoten zuan bertako […]. Bolatokixa… Basarrixa gure tiona, bolatokixa euken ta, ba, bolia einda, txirluak eta… etxian, etxian. Ta han etxetik ekarri bihar zuan, txirluak eskatu ta… Ez, klaro, bestela, [ohol …] lagatzen [baeben], bolia harrapau, harrapau eitten eben, ba? Bolia be pagau ein bihar izeten zuan ta…
- Egurrezko bolia izaten da. Hamen oin zeiñek eitten dittu bolak?
- Hamen egoten dana, hor Markiñako zera. Antonio dauka izena. Txapelduna, ez dakik? Ha txapela?
- Bai…
- Haren laguna?
- Bai, bai, bai, bai.
- Joe, haxe dok artistia. Hor […] eruaten jok materixala.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!