Elgeta (Gipuzkoa)

Elgetan boleta asko, eta bolari onak

Elgetan boleta asko, eta bolari onak <p>Euren domeketako plana boletan egitea zen beti. Musika izaten zen bolatoki ondoan, eta bertan beti. Bolari ezagunenak Luzio bera, eta Arantzabaltarrak. Oraingo gazteek ezer ere ez. Euren aurrekoek ere ez zuten horrenbeste jokatzen; gerraostean hasi zen boleta indarra hartzen. Lana eta dirua ugaritzen hasi zirenean, 1950 inguruan, orduan indartu zen boleta kontua. Urtean bi-hiru bider frontoira, baina bestela, boletan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euren domeketako plana boletan egitea zen beti. Musika izaten zen bolatoki ondoan, eta bertan beti. Bolari ezagunenak Luzio bera, eta Arantzabaltarrak. Oraingo gazteek ezer ere ez. Euren aurrekoek ere ez zuten horrenbeste jokatzen; gerraostean hasi zen boleta indarra hartzen. Lana eta dirua ugaritzen hasi zirenean, 1950 inguruan, orduan indartu zen boleta kontua. Urtean bi-hiru bider frontoira, baina bestela, boletan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Boletia esan dozu izaten zala zapatu eta domekero, zapatuero…
- Konparaziñorik be ez. Orduko deportian, gaiñera, pixkat zertu in zuan, ofizializau-edo, esan gura juat, joder, hik boletan ein bihar dok. Badakik, “Nun dao?”, “Zerian”, “Ba, haraxe juan bihar juau”. Kuadrillak […] boletara. Erromerixara, ba… erromerixia egoten zuan. Hamen tanboliña joten juen hamen. Hamentxe. Epifanio Elejaldek tanboliña joten juan ta… edo… zera, txistua joten juan harek ta gramola zahar bat be han ta bueno, dantzan be hemen, joder, hi! Neskak Eibartik eta, joe, […] eta neska asko etortzen zuan hona saso´ baten, e! Mekauen! Ta harek be oiñez. Lekeixuak-eta hortik harutz juaten [zienerako]. Eibarrera be… ahal dana, ez [jeuan], ta, ba…
- Eta bolarixak famosuak hamen zeintzuk izan ziran?
- Famosuak, hi…
- Bera famosua bat.
- Honen aitta bat. Ba! Gu be… bai. Joe, omenajia in jostek ta zeoze…
- Zeozegaittik izango da…
- Bueno. Baiña… Gure kuadrillia. Gero, handik atzerakuak… Honek, honek, honek ze eitten juek? Neskatara juaten dittuk eta akabo. […] “se jodió la patria”.
- Honek gaztiok ezebez.
- Ba, ibiltzen dittuk, baiña “ñññiiii”, ta hara begira beti. Ta bueno… Bale. Ta…
- Lehenguak, lehenguak, lehenguak. Lehengua esan, baiña. Batenbat egongo zan lehen be.
- Ba, aurretikuak be bai, zuen aitta ta. Edo… aittajuna.
- Aittajunak be eitten zeban, e?
- Joe, “[…]”, “Hi, […], bat baietz, bat baietz. Joko [juat…] bat lehelengo, e!”, “Zera joko dozu zuk!” eta “Joko juat bat, e!” ta jo eitten juan, politta zuan. Bueno, edadiakin, hirurogetaka urtiekin, e! Ta [“Txilio”] ta… Ta zuen aittak […] pixkat eta […] pixkat eta jesus!
- Bola-jokua noiztik etorriko da?
- Jode, ba, hi! Gauzak…
- Zure aurekuak-eta zuk beti ezautu zenduazen? Zeure aitta ta…?
- Bai, bai, bai, bai. Gure aitta ta be… Halako famarik ez, e! Gure denporan hartu jok famia [gehixenbat].
- Indarra?
- Bai, bai…
- Baiña ezautu lehendik?
- Bai. Orduan be boletan ibiltzen zittuan, baiña ez… Ya gu… gu hasi giñanian, gu baiño aurreratxuau, ba, hortxe inguruan, hauxe ein juan.
- Gerran? Gerraostian…
- Gerraostian, baiña joe, hi, gerraostia zuan treinta y ocho, cuarenta… hor. Baiña atzeratxuao. E? Pixkat —ze esango deuat?— biharra ta pixkat hasi zuan, ba? Diru pixkat manejatzen hasi zuan jentia ta…
- Orduan…
- … Bufa! Jo-ta, baiña… Puf! Dominauta [euki juan] boliak [haura] gazterixia, e! dominauta izan dok, ba, afiziñua! Ta, ba, dibertimentua horixe zuan. Joño, frontoira ta… Joe, frontoia, ba, pagau ein bihar zuan frontoian be ta dirurik ez jauan. Ba! Noizbaitten bai, urtian bi-hiru bidar-edo frontoira, baiña, aber, hi!
- Domekero…
- Hamen gordeta beti! […] galdu edo irabazi. Irabazten bazan, ondo; ta galtzen bazan, hau ta aste guztian jódete.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia