Eibarko bolatokiak: Asolabarri, Sautsi, Arrate...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibarren ere bolatoki ugari: Asolabarri, Sautsi, Iparragirre, Agiñazpi baino goraxeago, Arraten, Usartzan, Azitainen...
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ELG-001/014
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
- Asolaberrin egon naiz. Bueno, egon… Asolaberrin, Iparragirre —Iparragirre badakik nun dauan? Karmelitan onduan—, Sautsi… Bueno. Gero kalian ezaututa nao ni kalian Agiñaspi baiño goratxuao. Oin etxiak inda dauaz han, Agiñaspitik gora, Untzaga aldera. [Han barrura] etxe huts una bat jauan ta han bolatokixa egon zuan; egon zuan hiru bat urtian edo. Ta hamen zerian Sautsin ta hor Iparragirren, Arraten, Usartzan…
- Azittaiñen be egongo zan, ez?
- Ez nok akordatzen. Egongo zuan seguramente, Azittain famosua izan dok, baiña neu ez nok legau ta… Baiña egongo zuan, Azittain halako asuntuetan famosua izan dok.
- […] entzunda, baiña ez dakit aspaldiko kontua dan, Pagei kalian be bai. Ez dakit zuk ezautuko ziñuan edo lehenaukua dan.
- Calle Pagei, han, estaziñuan gora hoiela?
- Estaziñotik gora, bai.
- Nik ez juat ezautu.
- Ez, hori…
- Joe, ba, antxiñakua izan bihar jok, e!
- Antxiñakua. Hori gerra-aurrekua edo izango da…
- El año […] daukat nik, e! Ta ez juat nik han ezautu. Hor bai, Asolaberrin ta hor esan [dodan] Sautsin, Iparragirren, Arraten, han kalian ta beste… ez dakit beste nunbaitten be…
- Txontan edo ez zeuan beste bat?
- E?
- Txontan?
- Ez, ez juat ezautu.
- Eta Sautsin nun zeuan, ba? Han, basarrixan inguruan?
- Bai, Iparragirren onduan. Iparragirre… Karmelita elizian gaiñekaldian dittuk horrek danok. Ha auzounia ez jakixat ze… Otaegi auzua edo ez jakixat… Killarra ballia edo ez jakixat ze…
- Kiñarra ballia, bai.
- Killarra ballia uste dot esaten dotsela. Han bi. Ta Izkuak be ez jakixat ez zaban euki, e! Izkua, badakik, han Txontatik harutz… Txontan ez, Azittaiñen han…
- … Arrazola edo…
- Bai, bai, hantxe be ez jakixat ez zan egon. Ni ez nok haraiño fan, baiña hor […] danian eitten zuan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!