Elgeta (Gipuzkoa)

Elorrioko bolatokiak

Elorrioko bolatokiak <p>Elorrion ere bazeuden bolatokiak. Orain Argi&ntilde;etakoa berriztu egin dute, baina zaharra da. Berrion, Miotan, Argi&ntilde;etan, kalean bi... Gutxienez sei zeuden. Elorrion ere zaletasuna zegoen, eta bertatik ere etortzen ziren bolariak. Kalekoak berriak dira, baina Argi&ntilde;etakoa bizi guztikoa, zahar-zaharra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elorrion ere bazeuden bolatokiak. Orain Argiñetakoa berriztu egin dute, baina zaharra da. Berrion, Miotan, Argiñetan, kalean bi... Gutxienez sei zeuden. Elorrion ere zaletasuna zegoen, eta bertatik ere etortzen ziren bolariak. Kalekoak berriak dira, baina Argiñetakoa bizi guztikoa, zahar-zaharra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harrazkero bolatoki batzuk ein dia, e?
- Oin, oin! Fan dan hamar urtian ein dittuk [hor batzuk]. Hik ez dakik, [hik ez dok] aitzen, baiña nik entzuten juat, bai, radixua jaixetan ta hamen Bizkeixan auzo danetan.
- Argiñetan ta...
- Auzo danetan...
- [...] egon giñan Argiñetan, ta han be egongo zian...
- Joe, Argiñeta beste bat, Argiñeta beste bat zaharra, e! Elorrixon zaharrena ei zan; lehenautik [dauena]. Oinxe [...] bai. Haixe izango dok Elorrixon zaharrena seguramente. Elorrixon, kalian, nik bi ezautu jittuat. Bata han behian --gutxi durau juan harek--, han... Berrizera urtetzen dok, ba? Ez jakixat zela... Hari zoniari zela esaten jotsek?
- Erreka-kalia [...]...
- Igual dok. Hiru bat urtian egon zuan. Baiña, jeneralmente, hamen zerian egoten dok, goixan, zaharren han zerian, hor. Hor bi ezautu jittuat; Berrizen beste bat; Argiñetan beste bat; han handikaldien. Zela da haura? Berrizera goiezela... Oin ez jatak akorduako...
- Miotan be bai...
- Miotan.
- Argiñetan, Miotan, Berrizen, bertan kalian beste bi, Gazetan... sei edo zazpi lekutan bai behintzat. Neuk, behintzat, neuk ezautzen dotena. Besten bat be igual... Hori...
- Horretxeaittik esan dotsut. Lehen Elgetara esaten [dozu] Bergara aldetik-ta etortzen ziela, baiña Bizkeittik eta [...]...
- Elorrixotik banakia bai, e! Elorrixo hurrian dao, eta Elorrixotik bai, Elorrixotik. Baiña hortik harutz pentsau be ez! Berriz ta Zaldibar ta... [ez jakixat] iñor ikusi [doten] sekula. Hortxe Elorrixotik bai. Elorrixotik... Ta oin Argiñetakuori bastante hori... ya hori zaharrena izango dok. Hori nik beti ezautu juat. Oin, honek kaleko bixok barrixak dittuk, Gazetakua be barrixa. Barrixa edo joe... [... eukiko dittu] larogei urte. Ta barrixak eukiko dabe... [...] be zenbat eukiko jittuk, ba? Baiña hori Argiñetakuori zaharrena. Ta Miotakua be zaharra. Miotakua be... harek be eukiko dittu berrogeta hamar urte bai. Ta [...] Elorrixon... A! Gero Kanpazarkua beste bat zaharra, e! Ta famosua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia