Elgeta (Gipuzkoa)

Elgetako bolatokia denen artean ezagunena

Elgetako bolatokia denen artean ezagunena <p>Arrateko bolatokian diru asko mugitzen zen, eta Osintxu ere ona, baina inguruko herri guztietan ezagun eta onena, askogatik, Elgetakoa izan zen. Batez ere 1950-1960 inguruan. Etxeak egiteko bota zuten. Zapaturo, domekero... Osintxutik ere dozena erdi igotzen zen, oso onak, baina tranpak egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko bolatokian diru asko mugitzen zen, eta Osintxu ere ona, baina inguruko herri guztietan ezagun eta onena, askogatik, Elgetakoa izan zen. Batez ere 1950-1960 inguruan. Etxeak egiteko bota zuten. Zapaturo, domekero... Osintxutik ere dozena erdi igotzen zen, oso onak, baina tranpak egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno. Baiña hau zuan fijua. [Ta gero] zuan domekero, zapatuero. Ta jentia? Jode...! Hau izan dok hurrik emon barik... Osintxu famosuena. Hortik urten juan bola-zera, asuntua. Osintxun egoten zuan. Baiña jentia egoten, urte askuan, urte askuan, hau.
- Elgeta gehixen?
- Jode!
- Bergara edo...
-Et-et-et. Nahi dabenak esango dau nahi dabena. Konparau be ez! Klaro, herri barruan jeuan, ba, ta tabernak eta danak bertan bueltan be bai, ta gero famia edo hartu juan. Ba, pixkat Bizkaiakin be puntua eitten jok, ta hau Eibar hau bueltiau ta, bueno, igual dok. Hau zuan askogaittik, askogaittik famosuena.
- Ze sasoittan hori? Gerra-ostian edo...?
- Bai! Baitta sesenta... Sesenta baiño aurrerao hori, cincuentan. Cincuentatik sesentara, hortxe, hortxe hamarkadan. Gero be bai, baiña... Gero honek etxiok ein jittuen, ta bueno, ha kendu juen. Baiña, orduan, hamar bat urtian... Asko jokatzen juen, ba! Guk, joder, pezeta bat, ta guretako durua-ta asko zuan. [Hori ez geunkan] ta, joder, ezin sartu! [Ha sartzen] zuan, ta [banatzen]. [...] Osintxuarrak gaizki hartzen giñuzen, e! Haretxek jodidu giñuazen. Tranpak eitten jittuen. Etortzen zittuan bost edo sei onak, e! Jo, fenomenuak bolarixak. Baiña tranpak...! Joe...! Puu! Harek eitten jittuen! Dios! Jo be asko eitten juen ta haretxek joditzen oskuen. Baiña harek etorri zianian, hemen ez jeuan koloreik; gu ta horrek hona etortzen zian danok [eliminatzen giñuzen]. Hor zertzuk einddakuak garan gu, e! Enee! Nik trabesa behin "jo ala pasa" jokatzen zuan orduan. "Azkorta" Osintxukuak. Txomin [Ansotegik] be bai. "Dzu-bu"! Bolia hartu, bai? Emoten otsan inddarrakin ohola jo orduko baztarrera [allegatzen] zuan. Dios! "Jo ala pasau", hirurak jo edo gaiñetik pasau. Ein ein bihar dok hori! Eta jokatu, e! Ezetzik iñok gutxik jokatu. "Jo ala pasa", bota bolia, hirurak jo edo gaiñetik pasau baietz jokatzen juen harek. Dios! Baiña gero, esan deuat, e! Hartu bolia "dzu-bu!", askotan salto batekin be bai [sei txirluak]. Jo holan ta salto ein ta "ddza!", balia moduan. Honek [...] fusillok? "Iuup!", jo-ta behera danak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia