Arrateko bolatokia zen diru gehien erabiltzen zuena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arrateko bolatokia izan zen garai baten onena. Zestapuntalariak sasoi horretan (Arrate egun inguruan, iraila hasieran) etortzen ziren Ameriketatik, diru askorekin, eta Arraten diru asko mugitzen zen; trabesak eta posturak ugari. Bai Arrate egunean, eta bai repetizioan.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ELG-001/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
- Urtian bi-hiru bidar, Arrate izan dok onena. Badakik zegaittik? Zestaz jauan orduan fama haundixa, zesta-punta. Zesta-puntan Ameriketan izaten zittuan zestadunak, ta udia pasatzera hona etortzen zittuan. Honek dolarrakin etortzen zittuan, honek guapuok, eta, joder, [etortzen dittuk] Arratera "Joe [... dolarrik... ehun dolar]". [Kriston] famosua [izan da]. Joe... Han jokatzen zittuan trabesian... La ostia! Puu! Ta jentia?
- Trabesian, zer da trabesian jokatzia?
- Posturia, ez dakik? Bat ezetz edo bat baietz, edo bi-hiru baietz edo... Trabesa ez dakik zer dan, ala? Bueno, ba, [tranpak be ipiniko...], ta hobeto. Ta igartzeka. Bueno, han jokatzen juen...! Bueno, hori izaten zuan Arrate egunian, repetiziñuan ta, ostian be, urtian bi-hiru bidar, baiña... Oin, Arrate egunian, konparau be ez iñokin, e! Egoten zuan... [Jesus! Ez dot ikusi] ta ez jakixat nik zenbat bolak botatzen. Bueno. Baiña hau zuan fijua.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!