Salmentarako ikatza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1993(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:03:23
- Erref: ELG-050/041
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Ta gero zera be, ikatz hori xehe-xehiori be geratzen zan han, baiña aprobetxatzeko baiño xehiaua izeten zan. Ha atzenian, hola, etxerako ta bai apartatzen zan. Uretan edo pasau ta iketza [ariña] geratzen da. Baiña saltzeko ta ez zeban eukitzen [inportarik] be, hain xehia... Oin, etxerako aprobetxatzeko, ba, eitten giñuan hori.
- Zegaittik? Txikixa zalako?
- Txikixa. Ta lur nahastia eukitzen eban ta uretan pasau bihar. Lurra, ba, uretan behera juaten da ta iketza goixan geratu.
- Ze izen zeukan horrek, txiki horrek? Izenen bat bazeukan?
- Bai, iketz-xehia edo. Baiña hori saltzeko ta ez giñuan ibiltzen. Bueno, dana be igual izengo zan banastakada bat edo bi edo... Hori atzeneko hondarreko zera izeten zan ta...
- Banastak erabiltzen zenduezan...
- Bai, banastak be bai.
- Eta zakurik?
- Zakuak bai. Ba, zakutan eruaten zan ta.
- Zakutan. Zelakuak zien zakuak?
- Geuk iketzak ein ta zerak, gero atzenengo urtetan bai neuk be eruaten neban, baiña hor, hementxe Lezetakua izaten giñuan... Harek biajian hamasei zaku eruaten zittuen. Baiña zakuak izaten ziran, ba, harek hogeta hamabost bat kilo inguru edo hola [ipintzen] zittuen.
- Eta zakuak nun eruten zittuen, burdixetan edo?
- Burdixetan.
- Zakuak betetzen ibiltzen zanak bazeukan izenen bat?
- Ikazgiña izeten zan. [...] geu izeten giñan.
- Eta laguntzen be ibiliko zan baten bat, ezta?
- Laguntzen be bai. Bai, ba, laguna derrigor bihar izeten zan zakua betetzeko ta.
- Zakuak, honek, oinguen modukuak zian zakuak?
- Zakuak...
- Zelakuak zien?
- Bo, oin zaku gutxi dao [...], baiña zaku... bastante zaku haundixak e. Ya horrek eren neurrixa eukitzen eben; lehenao pentsua ta etortzen zan horrekin zerian, ta horixe, hogeta hamabost bat kilo inguru eukitzen eben. Bueno, ura bota ezkero berrogei be bai, baiña sikuan ibili ezkero, hogeta hamabost kilo, horixe [inguruan].
- Osea, hori zan orduan ikatza neurtzeko modua, ezta?
- Bai. Eibarren-ta egoten ziran kajoiak, ba, igual iketzakin juaten zan baten ta, juaten zan bat hortako kargua eukana. Ta berak apartatzen eban zaku bat eta bota aber, falta badau, ba, ya protestia edo zerian. Ta gure aittittari tokau jakon baten. Ta falta dabela ta... "Falta? Nik sobre be etarako neuke horrekin" , esan ei otsan ta "Zela, ba?", ta hustu ta halako igitai batekin edo "da!" brintzauta ipini ei eban ta gero sobra. Ta hor be taktikia. Zati haundixan, ba, zerian, leku txikixauan sartuta, brintzauta ipini ebanian, gero sobra. Ta horrek, ba, jeneralian, orduan denporan [izan] zan neurriko zakua. Baiña gero, ba, gero, pisura. Baiña hartu bihar dabenandako pisura txarra zan. Hemen, orduan Leon esaten jakon, oin be da Olaberria, horrek be ibili eben [gasoginuakin] autobusa ta iketzik onena guria esaten oskun, baiña harek be pisura ta hasi zan lehenengo, baiña pisurakuan ura botatzen badotse, harek, ura txarra da [gasogenuandako]. Ta guk, berriz, zela eitten giñuan zakuko, ba, guk ez gontsan urik eta bape botatzen, ta ya urik bota baekua, asko iketz hobia.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!