Elgeta (Gipuzkoa)

Ikazkintzaren nondik-norakoak I

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Langintzaren inguruko lexikoa: bigurrak; bringak zer diren azaltzen du. Ikazkintzaren nondik-norakoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk ezagutzen dozuz, txantilloiak edo holako izenen bat?
- Txantxilloi... ez dot horren zerik [eitten]...
- Ez? Ta bihurriek edo...?
- Bihurrixa da, ba, izeten da edo urritxa edo haritza edo... Urritxa, ba, bihurtu, ta hari eitten jako [sokian han puntan] kiribiztia moduan. [Ta ha da], ba, gero buelta hartu ta han zulotik sartu. Lehen esan dot, adarra lotzia moduan. Hau bueltan hartu ta gero hankiakin estutu ta han bihurtu ta katiauta lagatzen da. Bihurrixa, bihurrixa. Haretxek dira bihurrak.
- Eta berdingak? Berdingak edo bi-berdingak edo...
- Berdingak, ba, bringak. Bringak.
- A! Bringak. Ta horrek, bringak, nun jartzen zien?
- Ba, bringekin txendorra zertzen, ya [berakin eitten]...
- Buelta guztian, honek die bringak?
- Bai, bringak dia honek. Gero honeri azala hartzen jakue, ba, gero zehetutako mehiakin. Azala, ba, zertzeko, ba, zikiñik barrura pasau ez dein, huekua betetzeko.
- Ta horren gaiñian ipintzen zan hori...
- Ba, bringekin eindakua bazan, ba, orbela edo...
- Orbela zeri esaten dotsazu?
- Orbela, ba, arbola-orrixa. Arbola-orrixa. Ta ha be igarra barik bustixa bada, hobe.
- Zegaittik da hobia bustixa?
- Ba, igarra suak erre eitten dabelako. Ta gero, ba, bustixa sartutakuan lurrakin tapau, ba, harek ya hobeto konserbatzen dau.
- Eta gero horri zohixa jartzen jako gaiñian, orbelari, ala ez?
- Bueno, edo... iruixa esaten jakona, lehen eindakua bada, irudixa be bai, edo bestela zohixa. Segun ze tamaiñotako egurra dan. Oin, enborrari ta, ba, zohixa ipini bihar izeten jako lehenengo. Ta bestieri, ba, orbela ipini ezkero, bota leike iruixa edo lurra ta harekin tapau. Oin, barren aldian, ba, refuerzo gehixao eukitziarren, daneri zohixa ipintzen jakue pixkat.
- Eusteko edo, ezta?
- Eusteko.
- Eta sua zelan botatzen zan barrure? Ze botatzen zendun sue...?
- Paliakin edo zerian... Lehelengo brasia ein kanpuan...
- Zelan eitten zenduen brasia?
- Brasia, ba, egurrakin. Ein brasia zerian ta gero ha brasia, ba, brasia edo sua darixola botatzen zan zulotik behera. Ta gero, ba, berak handik, --tximinixian objetua eitten eban ba-- ta berak handik indarra hartzen eban. Su asko bota biharrik be ez zeban eukitzen.
- Arin hartzen eban?
- Bai, aguro hartzen eban.
- Txendorrak badauka labarik?
- Labia, ba, hauxe barru hau.
- Baiña esaten jako labia?
- Labia ez. Hori ya... hortik emoten jakon sua ta gero bera eitten-eitten juaten zan. Ha, labia, dana izengo da barrua! Ha da, sua gorri-gorri, suak pasauta egoten da egurra dana ta. Ta suak pasauta ez dauana iketza ez da izaten, ha egur geratzen da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia