Egurraren prestaketaren inguruan zenbait azalpen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1993(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ELG-050/033
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Euskara » Lexikoa , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
- Ta gero, egurrak txikitzeko erabiltzen zan, holan, tronkun bat edo, lurrian ipinitta haren gaiñian txikitzeko edo?
- Bai, hau, egur mehia ta zehetzeko bai.
- Ta zer zan hori? Tronko horrek edo ze izen zeukan?
- Ba, zerian... Puntia zorroztu ta sartzen zan zer bat, egur bat. Egur... hau tamaiñoko sendua. Sartu ta gero [haren] gaiñian aizkoriakin zatitzeko.
- Ta zelan esaten jakon horri?
- Trangela edo... Trangela.
- Beti izaten zan lurrian sartutakua?
- Bai, edo bestela, ba, [zerian], pagozko enbor zati bat edo, lurrian ipinitta, haren gaiñian bestela.
- Eta egur txikixak ze izen dauke, txikitzen zien egur txikixak?
- Arakixa.
- Ta ezpalak zeintzuk die?
- Ezpala, ba, aizkoriakin kentzen dan... han egurra txikitzerakuan, han urtetzen daben zerak harek ezpalak dia.
- Tronkuak bueltan daukan dana?
- Ez. Aizkoriakin trongua hola ebaten, kentzerakuan ha egurra, ha da ezpala. Aizkolarixak be han egurra ebaterakuan han urtetzen daben egurrak, han xehetzen dana, ha ezpala da. Enborra be aizkoriakin ezpaldu ein leike, zatittu. Ezpaldu.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!