Elduaingo festetan komeriak baltseko kontuekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELD-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Konfesatu egin behar izaten ziren. Festetan baltsean ibili zirela kontatzen du. Hernaniko Beltza zen soinu-jotzailea eta bere anaia, berriz, danborra jotzen zebilena. Alkatea terrazara atera zen eta jendeak soinua gelditzeko eskatzen zionean, ezetz esan zien, berak ere gustura dantzatuko lukeela esanez. Hau dena Elduaingo festetan gertatu omen zen, irailaren 8an.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: ELD-001/011
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Kultura » Musika , Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Ta gero konfesatu in behar.
- Bai hua´re konpesatu in behar! Ta apaizak ez ibiltzeko gero, e! Zea zala, hue pekatue zala. Ta pestak etorri die ta baltseko soiñua hasi du plazan, ta baltseko soiñua hasi zonen, jendea baltsen, ta guk’e ibilli in ber gendula ta gu’re ibilli giñen. Ni Ermentariko o Errotazaharreko Seberianokin nitzen baltsen, ta nere lagune zan berriz Elduko [Goienetxekokin]. Ta baltsen hasi gea ta alkatek soiñu jotzaillena jun ta... Hernaniko Beltza zan soiñu jotzen ta nere anaia danborra jotzen. Harek [emanazi zun], “Earki jotzen dek hik danborra ta nei asko laguntzen diak eta hi jarri nere ondon danborra jotzen” esaten zion nere anaiai. Hasi die dantzan baltsen ta, hasi gea ta, alkatea bultzaka bata besteai, denai; zea, nexka... beste nexkan aitte’re bai bultzaka baltsea, soiñujotzailei, ta “Nei erregea etortzen bada’re ez naue hemendik kenduko e, hau nerea da, ta nik aintzet hemen, hoik nahi duena ittea daukea”. Ta alkatea Goitia zan ta terraza atea da ta “Alkatea! Ez al dituzu ikusten hok, baltsen nola dabiltzen! Soiñu hoi geldittu zazu!”, “Soiñua geldittu, motel? Nahio nuke nik holako sasoia banitxoken, seittun hasiko nitxoken baltsen!” harek, berriz, Maixueneko terrazatik. Haik pestak! Haik pestak ibiltzen giñun! Jesus! Mundu guztitik baltsen ibili nahi ta ez uzten! Ta bat’e jakiñ ez baltsen ibiltzen. Ibilli! Bestek ibiltzen ziela ta gu’re ibilli. A! Hoik komerik ibiltzen giñun guk.
- Hoi ze, Elduaingo festetan?
- Elduaingo pestatan, bai.
- [...] izaten zan hoi o noiz izaten zan?
- E?
- Noiz izaten zian festak hemen?
- Ocho de septiembre. Holaxe ibiltzen giñen gu.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!