LKI-ko alkategaia Eibarren
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-736-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehenengo hauteskunde demokratikoak izan zirenean, LKI-n militatzen zuen. Ubitxan zeukaten lokal bat. Jende asko zegoen politikako militantzian sartuta eta manifestazioak gogorrak izaten ziren. Hauteskundeetara aurkezteko, Gure Herria-ko zuzendaritza uztea erabaki zuen.
- Proiektua: 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez - Itziar Sapsootham
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: EIB-736/022
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Komunistak , Politika » 60ko hamarkada eta trantsizioa (1970-1980)
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Gero, klaro, hauteskundiak ziala ta, ba, ba lagunak, partidua... bueno, orduan nahiko jente zebilen, leku guztietan zebilen jentea. LKIn, adibidez, lokal bat izan genduen Ubitxan ta reunixuak ziran, ba, hogeita hamar berrogei persona ta aiba la ostia. Nik esaten nuen "pero esto qué... osea, cómo es posible, no?pero si no... no somos nadie", no?. Pero, bueno, se movía la gente: el MCL, esto lo otro... Beste aldetik zeuden, ba, orduan hasi zan HB nolabait han inguruan ta. Pff... Zegoen, bueno, manifak-eta juten giñanean, bueno, haura zan... katiekin, autodefensa, esto, lo otro... Pff...
- Zelan katiekin?
- Katiekin, Kalbetoi itxi katiekin.
- Eta autodefensa, poliziaren aurrian?
- Klaro, zebillenian... zatozenian hemendik, ba, gogor. Hori, bai, Franco hil zan 75ian, ba, horrek jarraitu zuen, ba, larogehira arte edo... enfin.
- Diñozu mobimentu hori, ez?
- Bai, mobimentua, mobimentua eta egurra. Bai, amnistia, beste aldetik, amnistia, ikurriñaren le...
- Legalizaziñua.
- Hori da. Ta beti izan gara hor sartuta, osea, una locura. Eta hauteskundeak baiño lehenau, nik, bueno, ba, egin genduen asanblada txiki bat eta nik eskatu nuen, bueno, eskatu ez, esan nuen: "Bueno, yo seguiré funcionando pero dejo mi presidencia, porque no me parece lógico que aparezca por ahí públicamente, porque la gente ya sabe, la gente que se menea ya sabe por dónde respiro, pero públicamente pidiendo un boto a no sé quién".
- Diñozu Gure Herria-ko lehendakaritza edo, nolabait, kargua lagatzen dozu...
- Bai. Lagatzen dot.
- ... 79rako...
- Bai, edo 78an azkenian, momentu hortan. Eta gero hortik aurrera, ba...
- Baiña noiztik [...]... noiztik zeunden zu... diñot, kargu horretan zenbat denpora egin zenduan?
- Baaa 74tik edo holan, bai, bai, lau bat urte.
- Zer zan, zure karguak zer suposatzen zeban?
- Presidente.
- Presidente. Honorífico?
- Ez, presidente hasta la siguiente esto, pero como las asambleas.... eee,...como la cosa funcionaba y no teníamos tiempo para nada, y menos para organizar asambleas... Pero nadie, entonces. Como la cosa iba más o menos funcionando, pues, venga p´alante.
Egilea(k): Amal Ouerdighi (Eibar BHI)







Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!