Pertsona adina familia-eredu daude
Familia-eredu ezberdinak daude. Oso errotuta dago familia bat izateko seme-alabak egon behar direnaren ustea.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: EIB-732/018
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Familia eredu desberdinak , Familia eta harremanak
Transkripzioa
- Familia-eredu, bueno, gero ta gehixau dauz; esan dozu beti egon diala asko, baiña gaur egun, bueno, hola aukera batzuk edo familia... ez? Osea, aita ta ama, ze... ze... ze aukera… Zuen inguruan ze ikusten dozue edo…?
- Ander: Eske danetarik. Ez dakit, ez? Nik uste dot gaur egun, eske lehen esan doun moduan; zer da familia? Ez? Ba familia da elkar maite daben jendia. Orduan, beti lotzen dogu familia be umiak eukitziakin, ez? umeren bat eukitziakin etxian. Baiña badauz familiak igual umerik ez daona, baiña familia bat da be bai. Izan ahal da bikote bat, izan ahal da lagun kuadrilla bat, izan ahal da aitona-amonak zaintzen dittuan billoba bat. Familia… Puf. Nik uste dot hartzen dabela hori, ba, oso-oso esparru zabala. Edo hartu bihako zabala. Eta holan ulertu bihar dogula. Aukerak milla, bakoitzak eitten... bakoitzak eraikitzen dabena. Orduan, egongo da emakume bat eraikiko dabena, ba, seme-alabak eukitta familia hori. Egongo da beste bat, ba, beste emakume baten albuan. Egongo da beste emakume bat, bere gurasuekin eingo dabena. Egongo da beste emakume bat, ba, bakarrikan erabaki dabena bizitzia, baiña lagunez inguratuta. Orduan, zer dago? Familia-ereduak? Ba pertsonak aiña familia-eredu esango neban daola.
Egilea(k): Olatz Naberan Gartzia (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!