Eibar (Gipuzkoa)

Kuadrilan, familia eredu ezberdinak daude

Kuadrilan, familia eredu ezberdinak daude <p>Beti egon dira familia-eredu ezberdinak baina ez zaie ikusgarritasunik eman.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-732-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beti egon dira familia-eredu ezberdinak baina ez zaie ikusgarritasunik eman.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, familia-ereduak azkenengo urtetan asko aldatu dia, ez? Ze lehen zan ama, aitta, eta umiak…
- Bai.
- Eta oin, ez dakit, zure inguruan eta… ez dakotzu izenik-eta esan biharrik, baiña badauz.. badau familia-eredu aniztasuna?
- Bai. Bueno nik uste dot familia-eredu desberdiñak beti egon dirala. Igual sekula ez jakue holako ikusgarritasunik emon, edo igual gutxiau ziran, baiña nik uste dot ama bakarrak, edo aitta bakarrak, edo umiak aitona-amonekin edo beste batzukin bizi dianak beti egon dirala arrazoi batengaittik edo bestiangaittik. Oin, igual, ez dakit dan bisibliaua, edo gehixau dauzen, baiña nik uste dot egon beti egon dirala. Egixa da, ez dakitt, guk askotan kuadrillan berba itten dogu, gure kuadrilla zentzu horretan ez dakit dan oso berezixa, edo… edo aniztasun haundixa dauan gure kuadrillan. Baiña nik uste dot gure kuadrillla zentzu horretan oso anitza dala, osea, bai pertsonetan, eta bai gero pertsona bakoitzak osatzen daben familietan. Eta, orduan, ba bueno, nik uste dot kuadrillan aniztasun hori egotia bultzada bat be badala norberandako.
- Eta ze familia-eredu…?
- Kuadrillan?
- Bai.
- Bueno, ba, dauz familia-eredu ohikuak, igual gure kuadrillan gutxienekuak diranak; badau beste lagun min eta haundi bat harreran bi ume dauzkana; nere kuadrillan badauz bi emakume oin hiru ume dittuenak, bi emakume bikote dianak eta hiru emakume dittuenak; badauz… badau bikotekiderik ez daken pertsonak, hori be badala, eta… eta nik uste dot esan in bihar dala; badau seme-alabarik ez daken pertsonak… Bueno, nik uste dot zentzu horretan nahiko anitza dala gure kuadrilla. Eta gero anitza be igual, e… izendapenik ez eitteko garaixan be bai. Osea, gu bagara garana, baiña nik uste dot ez dogula berbarik itten zehazki bi emakumek seme-alabak dauzkela edo honen bikotekidia emakumia da, gizona da… Nik uste dot gure kuadrillan era… beste era batian berba itten dogula, ta igual ez dogula horrenbeste izendatzen; osea, beste barik, holan da eta punto.
- Etiketa barik edo ez…?
- Bai, bai.
- Naturaltasunez, azkenian…
- Bai, bai.

Egilea(k): Aimar Ansola (Eibar BHI) , June Araujo (Eibar BHI) , Uxue Baroja (Eibar BHI) , June Txurruka (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia