Eibar (Gipuzkoa)

Guraso bakarra izatearen erabakia; kontziliazioa

Guraso bakarra izatearen erabakia; kontziliazioa <p>Ama izatearen nahia gaztetatik izan du. Guraso bakarra izatea erabakia hartu aurretik, gertukoenekin hitz egin zuen. Sare bat izatea oso garrantzitsua da. Ama da bere zutabe nagusia kontziliaziorako, eta gero gertuko lagunak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-732-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama izatearen nahia gaztetatik izan du. Guraso bakarra izatea erabakia hartu aurretik, gertukoenekin hitz egin zuen. Sare bat izatea oso garrantzitsua da. Ama da bere zutabe nagusia kontziliaziorako, eta gero gertuko lagunak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Familia-eredu desberdiñak… Zelakua da zure familia?
- Bueno, nere familixia igual zehazki zelakua dan ez dakit oso ondo esaten. Gu etxian bizi gara ni eta nere bi umiak.
- Eta zuk zela… nolatan erabaki zeben guraso izatia?
- Ba da... nik argi euki dot beti ama izatia nahi nebala, beti euki dot oso argi, bikotia/bikotekidea euki zein ez euki argi… nik uste dot oso gaztetatikan argi euki doten gauza bat izan dala ama izan nahi… osea, nahi nebala ama izan. Eta, bueno, heldu zan momentua bikotekiderik ez nekala eta halan da be aurrera ittia erabaki nebala. Egixa da ez nebala hartu erabakixa nik bakarrik. Osea, ni konsziente naiz e… gurasuak be bat baiño gehixau diranian, bi diranian, ez dala erreza ume bat hezitzia, kontziliatzia ta hori guztia. Orduan, erabakixa hartzeko, in neban berba nere aiztiekin, batez be nere amakin eta beranduau nere aittakin, baiña lelengo nere amakin eta nere gertuko-gertuko lagunekin be bai. Ez neban hartu bakarrik erabakixa. Igual erabakixa bai hartu neban bakarrik, baiña ittera beste batzuk animau ninduten.
- E… ama bakarra zara.
- Bai.
- Eta sare bat eukittia komeni, ez?
- Bai.
- Gaiñera bizkixak.
- Bikixak dira, bai. Bost urte dakez. Bai. Bai inportantia da. Nik uste dot kontziliaziñuan inguruan askotan itten dogula berba eta badala… e… ez dakit… gizarte honen erronketa... erronka nagusixetako bat dala kontziliaziñua eta, teorian, inguruan asko itten dogula berba, baiña gero praktika oso-oso zaila da. Orduan, saria oso inportantia da. Nere saria nere oso gertuan hasten da: nere –ez dakit– zutabe nagusixa nere ama da kontziliaziñorako eta gero ba hortik aurrera ba batez be gertuko lagunak. Bai.

Egilea(k): Aimar Ansola (Eibar BHI) , June Araujo (Eibar BHI) , Uxue Baroja (Eibar BHI) , June Txurruka (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia