Iturburu ikastetxearen kokapenak eztabaida handiak sortu zituen
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-720-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erbestetik bueltatu zenean, Iturburu ikastetxea eraikitzen ari ziren. Ikastola barruan eztabaida zegoen, eraikina herritik urruti egoteagatik.
- Proiektua: 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez - Itziar Sapsootham
- Data: 2021(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: EIB-720/037
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ikastolaren, ikastolaren bizitzan, bere historia horretan, ze zati tokau jatzu bizi izatea zeuri? Ze urtetan hasten zara biharrian?
- Ba etorri eta hiru hillebetera, osake...
- Eta ikastolia...?
- Ikastolan momentu hartan zegon, alde batetik, Juan Antonio Mogel Ikastola bakarrik. Juan Antonio Mogel. Eta Iturburu konstrukziñuan.
- Eitten, ezta?
- Eitten. Eta zegon... zeuren bi junta: bata, Iturburuko junta, obra aurrera eramateko ta hori dana.
- Hango finantziaziñua eta...
- Hori da, hori da, haura aurrera atatzie. Eta beste bat ikastola ikastola. Eta, klaro, ni sartu nitzen oso mundu polittian: ikastolako mundua. Kontsuziñoko lanak eta holako brrr... neretzako oso urruti gelditzen ziren. Eta, gaiñera, ikastola barruan, bazeon diskusiñoa: zergaitik ein hain urruti etxia, Iturburu zergaitik... eta ez herrian bertan. Eta klaro…
- Espazio kontua, ez?
- Erantzuna erreza zan: ekonomia zan.
- A bai?
- Terrenuak han merkio, han merkio. Eta kalkuluak einda… Baiña hor ere bazegon e...
- Bai, konfrontaziño bat...
- Konfrontaziño bat.
- Pentsatzeko modu desberdiñak.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bazeon. Ni neu ez nitzan sartu hor, zeatikan ia ordurako edifizioa bazijoan aurrera, bazijoan aurrera, einda zegon, hori einda zegon. Baiña konseillu errektora barruan, bazegon jendia minduta, enkontronazo haundixak egon zirelako. Eta portunau zan konseillu errektorako jendia danak zirela nere ezaunak, danak mendiko lagunak eta danak lehengo lagun zaharrak, Klub Deportiboko lagunak.
Egilea(k): Jessica Ngengo (Eibar BHI)







Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!