Eibar (Gipuzkoa)

G.A.C.: kokapen ezberdinak

G.A.C.: kokapen ezberdinak G.A.C. lantegiak gerra aurretik armak eta bizikletak egiten zituen, Arikitxaneko zubiaren alboan. Eibarren bota zuten lehenengo bonba G.A.C lantegian erori zen. Lantegi guztia txikituta geratu zen. Gerraostean, Eibarren sakabanatuta zeuden lantegi txikietan egiten zituzten lanak: Matxarian, Arraguetan... Bere aitak, Felipe Anituak, forja txiki bat eraiki zuen Txontan eta lehenengo pabiloiak eraikitzen hasi ziren, herrian sakabanatuta zeuden produkzio guztiak bertan batzeko asmoz. Bizikletak egiten zituzten eta 50. hamarkadatik aurrera, "mobylette"a. Txontan ez zeukaten leku askorik hedapenerako eta Abadiñora joan ziren. Lursaila neurtzera joan zireneko pasadizo bat kontatzen du.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-705-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
G.A.C. lantegiak gerra aurretik armak eta bizikletak egiten zituen, Arikitxaneko zubiaren alboan. Eibarren bota zuten lehenengo bonba G.A.C lantegian erori zen. Lantegi guztia txikituta geratu zen. Gerraostean, Eibarren sakabanatuta zeuden lantegi txikietan egiten zituzten lanak: Matxarian, Arraguetan... Bere aitak, Felipe Anituak, forja txiki bat eraiki zuen Txontan eta lehenengo pabiloiak eraikitzen hasi ziren, herrian sakabanatuta zeuden produkzio guztiak bertan batzeko asmoz. Bizikletak egiten zituzten eta 50. hamarkadatik aurrera, "mobylette"a. Txontan ez zeukaten leku askorik hedapenerako eta Abadiñora joan ziren. Lursaila neurtzera joan zireneko pasadizo bat kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia