Doktrina eskolan jasotzen zuten
Eibarko kultur ondarea
Abadea eskolara joaten zen doktrina ematera. Liburua nolakoa zen deskribatzen du. Ostegun arratsaldetan konfesatu egiten ziren.
- Proiektua: Eibarko ermitak
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez - Itziar Sapsootham
- Data: 2020(e)ko uztailaren 20a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: EIB-697/008
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Guk eskola... zelan eskolara joaten zen abadia dotrinia emotera, erderaz, erderaz. Nik erderaz ikasi neban. Jope, ikasi neban gaiñera ixa buruz. "Catecismo" ta gogoratzen naiz zelan zan holan liburu txikitxo bat, zelan ikasi gendun.
- Akordatzen zara, ez dakit zelan zan, ez? zelan zan? Bai, liburutxo batzuk zian...
- Liburutxo bat zan. Hau baiño asko haundixaua ez zan, holakotxe bat eta holakotxe bat zabala ta holakotxe tamaiñokua.
- Misal modukua edo orazio...?
- Bai, liburu... igual kuaderno potolo baten bezelakua zan.
- Eta ze izaten zan eskola amaittu ta gero?
- Eee... etortzen zan, normalian, izaten zan ostegun arratsaldetan ordu bete edo edukitzen gendun abadiakin. Maistriak be erakusten oskun /erakustezkun/, eee! "Historia sagrada y Religión"... buo! hori zan asignatura bat. Baiña gero katezismua uste dot arratsaldetan etortzen zala abadia. Ta konfesatzera juaten giñan. "Primer viernes"ak eitten genduzen ta ostegunian konfesatzera.
- Pekatu mordo bat egongo zian, ezta?
- Pila bat, pila bat, buenoo!
- Ileran, ezta?
- Illaran, illaran. Beti berdiñak, porke…
- Asmau in bihar zeoze, ezta?
- Bai, bai bai, bai. "Zer in dozu?" ta ba. Juan in bihar ziñan ta, klar, desiatzen egoten ziñan juateko be bai.
- Bai?
- Bai, porke, klaro, eskolatikan urten itten zenduan ta juaten ziñan... kamiñua bat pasatzen zenduan ta bestekaldera, ta bueno.
- Eskursiñotxua, ezta?
- Eskursiñotxua, eskursiñotxua.
- Ta gauza diferentia.
- Diferentia, bai.
- Ze etxera etorri ta hamen zeregintxuak egongo ziran zain, ez?
- Hamen baeren zeregintxuak, beti egoten zan. Basarrixan beti dao. Edo lagatzen dozu edo segi eitten detsazu, ta beti dao.
Egilea(k): Ane Carbajo (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!