Eibar (Gipuzkoa)

Familia ereduak ere aldatzen

Familia ereduak ere aldatzen <p>Praktikaldian jazotako anekdota bat kontatzen du Nahiak pasarte honetan. Familia eredu tradizionala aldatzen ari da eta ikasle bakoitzaren egoera pertsonala kontuan izan behar dute irakasleek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-664-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Praktikaldian jazotako anekdota bat kontatzen du Nahiak pasarte honetan. Familia eredu tradizionala aldatzen ari da eta ikasle bakoitzaren egoera pertsonala kontuan izan behar dute irakasleek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, beittu, anekdota bat kontauko dot honekin, ezta? Eta gertau jatan, praktikaldixan neuala, ba, hori, bi urteko gelan eta bi urteko ikasliekin, ba, halako baten ume bati esan netsan: “Ta gaur nor etorriko da zure bila, maittia, aitatxo edo amatxo etorriko da?” ta “Ama edo amatxo, ez dakit”. Eta orduantxe, karo, nik euren berri euki barik. Nahi dot esan... “Ama eta amatxo etorriko dira”. Ta orduantxe esan neban: “Egixa da”, ez? Eta beste ume batek ama bakarrik daka; ama bakarra da eta ama bakarrik daka. Eta irakasliak oso... oso modu naturalian –ezta? ein bihar dan bezela– lantzen zeban gaixa. Ta ume danek oso onartuta zeken, bueno, ba, ikasle horren gurasuak ama bakarrik zala, gero aittitta eta amama zittula, baiña ama bakarrik zekala. Eta danek, hori, naturaltasun haundixakin hitz egiten zuten, ez? Eta jo, igual, helduok jartzen dittuguz pega gehixau zentzu hortan, ez? ze umiek oso natural eitten dabe... diñot, ez dake iñolako aurreiritzirik. Osea, edozein dala be gaixa. Ta gustau jatan, gustau jatan zelako trataeria ematen jakon ikasgelan eta umiek eurek zelan erantzuten zuten. Ez? Ba holako… “bueno ba nik aita dakat, berak ama bakarrik daka, berak ama eta amatxo ditu eta... " eta ez da ezer gertatzen, ez? Hori. Hori da gehixen gustau jatana. Eta... ya, galderia ahaztu jata.
- Ez, eredu... aniztasun horrek ia eragiten daben, ez?
- Bai.
- Edo ez dakaten aurreiritzirik.
- Hori da. Bai. Eta ikusten diraz –ezta?– geroz ta familia-eredu gehixau. Eta nik uste, ba, ipuiñak prestatuta dauzela... Poliki-poliki, bueno, ba, ingurua be bai hortara moldatzen dabil, ez? Ze oin arte guretzako arrotza izan dana, desberdiña izan dana, ba bueno, bapatian positibo. Orduan, ba, zegaittik ez dogu ba danok umiek bezela normaltasun batekin hartuko? Ta nik uste, ba, ikasgelatik kanporantz eitten dala lan, bai.

Egilea(k): Naiara Landakorta (Eibar BHI) , Kairo Muguruza (Eibar BHI) , Nahia Zabala (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia