Eibar (Gipuzkoa)

Lehenengo soldata "Aramberri Hermanos" lantegian

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerraostean premia zegoela eta, nahiz eta neska izan, lanera joan behar izan zuen Adelak ere. Baina berak gustura ekin zion lanari. 1941-1946 bitartean "Aramberri Hermanos" lantegian jardun zuen. Ehizarako eskopetak eta banadiozko giltzak ekoizten zituzten han. Nominak, ordainketak, errenta aitorpena eta antzerako lanak egin behar izaten zituen Adelak. 1943. urtean gizarte-segurantza abian jarri zen unea eta hark ekarri zuen aparteko lana gogoan dauka.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Anaia eta ni, neskia. Giñazen bi. Aittak eta amak esaten eben, ba, biharrera neskia, zela? baina ni aspertu ein nintzan eta esan netsan: “edo taillarrera edo ofiziñara, baina nik biharrera juatia nahi dot. Aspertu eitten naiz bestela”. Orduan ba, premiñia eguan eta danok biharrera juan bihar. Eta zelan lagunak ziran Aranberritarrak, ba zera, nere aitta juan zan haraxe eta bialtzeko. Ta hala juan nintzan haraxe. Hantxe ein nittuan bost urte, Aranberri Hermanos-en. Aguirre y Aranzabal?, ba aldamenian, halan, altu bat. Han eitten ziran eskopetak eta gero, eitten eben “una llave, que hacía esto, de vanadio. Y solían vender a no sé qué… de herramientas”. Horrek eitten ziran “con tubo hexagonal” eta eukien “muchas estrías”, neurri desberdinetan. Aranberrin, ba ondo. Harek nahi izaten eben “que no les cogiesen por ricos”, ez dakizu? beti neurri baten, hala, ez eben nahi agertzerik… holan. Horrek ziran, bueno Kristobal zan ixa itsua, baina jefiak ziran Simon ta Gregorio. Gero Eduardo zan, ba gaztiena, ta gaiñera hari pasau jakon, jausi ein zan hortxe “Carretera de Elgetan” eta ixa kojo geldittu zan. Han ibiltzen zan, ba eskopetak garbittu, ta enfin, holakuak eitten. Eskopetak ez zittuen asko eitten baina horrek llabiak, danak saltzen ziran. Gregorio ta neu ofizinan. Kontabilidadia neuk ez, azkenian jarri nintzan eitten zeoze baina ostian, ba gauza guztiak eruan, nominak, deklaraziñua, paguak ein bihar ziran, trimestrian, ta hau ta bestia, “Caja de Ahorros”-en pagatzen ziran… horretxek gauza guztiak nik eitten nittuan. Eta gero agertu zan “En septiembre del 46, creo que fue” ein bihar zan hilero-hilero, toda la lista de obreros, ze irabazi eban… ta gero Caja de Ahorrosera eruan. Horrek danak be, inpuesto, fakturak… eta horrek danak nik eitten nittuen. Ta gero, eskopetiakin, juan bihar izaten zan kuartelera permisuak eta firmatzera. Rekadistak eruaten zittuan baina nik papelak eitten neban.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia