Pantaleonen zakurraren beldur
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardantzako baserriaren izena ez du gogoratzen baina jabeak Pantaleon izena zuela ondo gogoan dauka. Zakurra askatzen omen zuen inguruan haurrak jolasean zebiltzala sumatzen bazuen. Bertako ortuetan afariketetan (gaztelerazko "cocinitas") jolasean aritzen zirela dio Adelak.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: EIB-661/011
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Basarrixa eguan einda han, Ardantzan eguan bat, zelan zan… Pantaleon zan aitta, Bizente semia eta alabia zan, katalanakin ezkondu zana, Maria Pilar. Itturrixan gaiñian, ortu guztiak eguazenak danak, horretxen Pantaleonenak ziran. Juten giñazen haraxe, afariketan ibiltzera ortu onduan eta beti “Pantaleon!” han etorri eta antxitxiketan. Handik pasatzen giñan, hanka-puntetan beti, ze bestela txakurrak askatzen ebazen.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!