Ardantza kaleko Arizmendi txololategia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardantza kalea nolakoa zen oso gogoan dauka. Bere jaiotetxea zegoen lehenengo, aurrerago zegoen "Dos de Mayo" kalera pasatzeko tunel moduko bat ere gogoan dauka eta, nola ez, Arizmendi txokolategia. Txokolatea egiteaz gain, azukre-koxkorrak ere egiten zituzten bertan. Leihotik begira ordu asko pasatzen zituztela kontatzen du.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: EIB-661/005
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Ardantza zan, ba, sartu eta gero aldaparatxo bat eguan, halantxe sartu ta aldaparatxo bat eta trenbidia. Ta han eguazen hemendikaldetik nere etxia lehelengo, ta gero eguan tunel modukua ta han gero eguan beste etxe bat. Bueno, han eguan piso bat. Ta gero eguan txokolaterixia, Arizmendi. Lehelengo Arizmendi. Txokolatia eitten eben eta azukarilluak. Ha etxia rarua zan. Handik sartzen zan peora batetik eta etxe bat eguan Ardantzara emoten ebana eta gero beste bat eguan Dos de Mayora, ostetik. Ostia esaten gentsan Dos de Mayoko behekua, gero han etxe batzuek zelan eguazen, ba haxe ostia esaten gentsan. Ba, haraxe emoten eban horrek. Baina, lehelengo pisora sartzen zan, bai batera ta bai bestera, hortik, tuneletik edo hortxetik sartzen ziran. Txokolaterixia, bai. Txokolatia itten zeban ta azukarilluak. Gu ikusten azukarilluak eitten. Ta zan gauza bat, papelak ipintzen zittuen halan, “esiak” eitten ta hantxe azukria edo ta saltoka ibiltzen zan ta gu bentanatik ikusten, neu behintzat, ze hara lehelengo pisora asko juaten nintzan. Ze nere etxera, hirugarrenera igo bihar neban ta ha lehelengoa. Ta halaxe eoten nintzan begira ta “han, badao hor!”
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!