Eibar (Gipuzkoa)

Euskararen erabilera

Euskararen erabilera <p>Umetan euskaraz bakarrik hitz egiten zuen. Nerabezaroan eta institutu garaian gaztelerara jo zuen. Baina momentu batean buruari buelta batzuk eman zizkion eta, unibertsitatera salto egitean, euskarara itzuli zen. Lan munduan gaztelerara jo behar izan du, nahiz eta jakin lankideak euskara bazekiela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-644-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan euskaraz bakarrik hitz egiten zuen. Nerabezaroan eta institutu garaian gaztelerara jo zuen. Baina momentu batean buruari buelta batzuk eman zizkion eta, unibertsitatera salto egitean, euskarara itzuli zen. Lan munduan gaztelerara jo behar izan du, nahiz eta jakin lankideak euskara bazekiela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik neuk neure inguru... hau da, egunero bizi... nere egunerokuan, zorionez izango da, baiña… euskeraz bizi dot egunerokua. Ointxe iñoiz baiño gehixau. Ba bai, bai, bueno, nik euskera, pixkat atzera joten badogu, nik be… hau da, nerabe instituto epokan-eta… Hau da, txikittan euskeria bakarrik, erderia edo gaztelera txarto jakin be eta berba ein be txarto. Eta… eta instituan, institutorako pauso hori izan zan, ba, kuadrillan konfiantzazko zirkuluan eta, erderara jotia. Bff... ez dakitt, luze joango leuke zegaittik, arrazoiak eta, eta igual ba beste momentu baten ingo dou /ingou/, e? Baiña ta akordatzen nok orduan COU zala, ba, etorri jakula personajen bat, ba, halako... ez dot esaten bronkia bota eskunik, baiña bai, pixkat kontzientzia sortu nahixan eta. Ez dakit ze kanpaiña ibiliko eben martxan. Ez dakit Eusko Jurlaritzatik o nundik zan. Eta hantxe zeoze pasau jatan, edo behintzat konturatu nitzan "ostras…". Ez dakitt, ba, ze pasatzen zan edo zegaittik in bihar genduan edo zer dala-ta gurasuekin-eta beti, etxian eta, etxe-giruan euskeraz eta kuadrilla, lagunak eta… Bueno, behintzat bueltatxo bat, halako zerbait emoten hasi najakon hari. Eta, kuriosamente, unibersidadera salto ein, gaiñera Arkitektura erderaz ein bihar zan, gazteleraz tokau jatan eittia, eta, ba, beti esaten da: "acción reacción". Igual izan leike, ezta? Oposiziñorik ondiok eta haundiaxaua eta, orduan, ez "ointxe bai", ezta? Esaten dabe, hamendik kanpora mobitzen garanian, euskera gehixau eitten dogula –edo eitten dabela euskaldunak– hamendik kanpo, ba, igarri deixen zelan euskaldunak garan, ba, etxian baiño. Eta, ez dakit, tokau jatan kuadrilla euskalduna inguruan. Eta nik uste dot danon... danok... danon esperientzia antzerakua izan zala. Nik... begittantzen jata danok gentozela igual normalian erderaz eittetik, gazteleraz kuadrillan eta lagunekin eta geure artian sortu zan... sortu zan kodigua, komunikaziñorako, euskalduna izan. Eta, gaiñera, Arkitekturan konkretamente akordatzen naiz bastante potentia zala euskal komunidadia eta euskal girua eta... Eta handitxik sortu zan gero, ba, pixkanaka nere egunerokua eta... Eta bueno. Biharra ointxe arte Bilbon ein dot eta Bilbo, ba, bueno, beste mundu bat da. Lana be tokau jata eraikuntza eta arkitektura [...] oso erdalduna da. Eta kuriosua da euskaldunekin be topo eitten dozunian, relaziñua biharrerako eta segun ze asunto tratatzeko, ba, gaztelerara pasatzen dala, erderara pasatzen dala. Nahiz eta jakin gero, ba, tragotxo bat edo ez dakit ze konfiantzazko zeoze, beste gauzatxo bat komentatzeko, ba, euskeraz, ezta? Baiña...

Egilea(k): June Akarregi (Eibar BHI) , June Fernandez Laskurain (Eibar BHI) , Miren Galdos (Eibar BHI) , Helene Otaduy (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia