Eibar (Gipuzkoa)

1927an jaioa Arraindi kalean; Arrainditarrak

1927an jaioa Arraindi kalean; Arrainditarrak <p>Arraindi kalean jaio zen 1927ko urtarrilaren 3an. Bere izenaren eta azentuazioaren inguruan aritzen da. Arraindi kalea non zegoen kontatzen du eta bertan bizi zirenen izenak eta familiak aipatzen ditu. Oraindik maiatzeko lehenengo larunbatean bazkaria egiten dute Arraindi kalekoek. Arraindi kalean bizi zirenak. Bere familia nolakoa zen, "zein koloretakoa".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-081-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arraindi kalean jaio zen 1927ko urtarrilaren 3an. Bere izenaren eta azentuazioaren inguruan aritzen da. Arraindi kalea non zegoen kontatzen du eta bertan bizi zirenen izenak eta familiak aipatzen ditu. Oraindik maiatzeko lehenengo larunbatean bazkaria egiten dute Arraindi kalekoek. Arraindi kalean bizi zirenak. Bere familia nolakoa zen, "zein koloretakoa".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esango destazuz izena ta bi apelliduak lehenengo? Ta nun jaixo ziñan.
- Bai. Danel Zenarruzabeitia Badiola. Baiña Zenarruzabeitia zetiakin, e! Gu urtetan ibili gara cediakin baiña guria izatez apellidua da Zenarruzabeitia. Izena be Danel. Nere aurretik Eibarren, nik dakaten entzutiekin beste bat egon zan Danel. Ez dakit Mujikatarra edo ez zan. Baina gero neu. Ta oin harrezkero askori entzun detset nik hemen pasiuan nabillenian ta baiña askok… gu beti izan gara Danél, baina Dánel entzuten detset oin askori Dánel, ta ez dakit edo dan Danél edo Dánel.
- Zuk Dánel.
- Ni Danél.
- Danél.
- Danél ni beti.
- Eibarren jaixotakua.
- Bai Arraindi kalian.
- Arraindi kalian.
- Oin ez daon kale bat da oin. Gerratian, gerra ostian, gero, ba, desagertu ein zan ha kalia. Hau oin anbulatorixua badao ba…
- Torrekua?
- Anbulatorixua, hor behekua. Haren parian euan gure Arraindi kalia. Hortxe hasten zan. Hor kamiñua… anbulatorixua ta kamiñua dao, Toribio Etxebarria. Hor Toribio Etxebarrian azpixan dao errekia. Gure kalia, Arraindi kalia, amaitzen zan errekan.
- Urkizutik hasitta edo bestekaldetik?
- Ez, ez. Arraindi kalia zan totaleko transbersala. Elixia, parrokixia? Parrokixian atzeko atetik goittik behera euan kale bat Barrenkalia deitzen jakona eta harek joten eban Mariangelara. Mariangela badakizu zein dan?
- Bai, bai.
- Osea, nik situatzeko, galdu barik daren gauzak dira: Aldapatxo, badakizu zein dan Eibarren? Hori Aldapatxo, hori gerra aurrian be hortxe euan hori aldapatxuori, ta horren akaberia Aldapatxotik jasten ziñan Mariangelara. Bueno, ba, hortik Mariangelatik elixara behetik gora zan Barrenkalia. Ta Barrenkalian erdixan euan kale bat, anbulatorixoko horra errekara joten ebana. Horixe zan Arraindi kalia.
- Bertan jaixo ziñan zu?
- Bai, gu hantxe jaixotakuak. Arraindi kalekuak gu, eibartarrak gu. Oindiok be maietzan lehenengo zapatuan eitten dou Arraindi kalekuok bazkarixa. Ta oin dala urte batzuk, mordua, Ixuan ein genduan bazkarixan, ehun ta piku Arraindi kalian jaixotakuak juan giñan bazkarittara. Eta aurtengo bazkarixan, maietzan zapatuan, hamasei lagun egon giñan.
- Hamasei lagun?
- Hamasei lagun, baiña eibartarrak, e! Oseake… [zertxuak]… kantuari ta… Asun Angera ezautzen dozu? Asun Angera, beti kantuan-ta dabilen andra bat. Ezautu bai ondo, eibartarra, Angera. Ha be gure kalekua. Ana Mari, ha be nere edadekua. Horretxek gaztenok, gure kalekuok horrek; bestiak nausixauak geratzen dianak.
- Ze urtian jaixo ziñan zu Danel?
- Ni 27xan, “el año ventisiete”.
- Eta datia?
- E?
- Hilabetia?
- Eneruan 3an.
- Eneruan 3an?
- 3an, bai.
- Ixa-ixa veintiseisian orduan, ez?
- Hori da, ni 27xan.
- Arraindi kalian. Zenbat anai-arreba ziñazien ?
- Gu hiru, hiru anai.
- Hiru anai?
- Bai, hiru anai, bai. Oseake izenak esaten baditturaz hartuko detsazu ze familixa koloretakua izan geikien: Iñaki, Imanol ta Danel.
- Orduan holako izenak eukitzia ez zan, ba, izango…?
- Bueno, ba, hasitta euan… Bueno nik nere adiñetik esango detsut, ez? Baiña nik ezautu neban batzokixa, ba…

Egilea(k): Maider Altzibar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia