Eibar (Gipuzkoa)

"Giputxaneko" frontoian lan egin eta entrenatu

"Giputxaneko" frontoian lan egin eta entrenatu Eibarko "Giputxaneko" frontoira joaten zen pilotan jokatzera. Pilotalekua, zinea eta jatetxe berria egin ziren. Zinean lan egin eta trukean entrenatu egiten zuten berak eta bere lagunek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarko "Giputxaneko" frontoira joaten zen pilotan jokatzera. Pilotalekua, zinea eta jatetxe berria egin ziren. Zinean lan egin eta trukean entrenatu egiten zuten berak eta bere lagunek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kalera joaten nintzan Kiputzanera, Kiputzanian euan orduan frontoi bat, Isasixan beherao, eta han eitteeskuan frontoia..., ein eban frontoi barrixa eta restaurant barrixa ein zittuan, da gero, pelotiari bakarrik, ei’eban, orduan zinerik eta ez euan, leku gitxittan euan, da ipiñi eban, pisu bi eukazen frontoiak, behian da goixan eta hor euan pisua, da zerera frontisera pelikulia botatzera. Da ipiñi zittuan holakotxe sillak, ipiñi zittuan, da sillak ipintzen zian eta pelikulia akabatzen zanian –seitterdietan, zazpiretan izeten zan pelikulia-, da gero ba sillak erretirau ein bihar [zenduzen] pelotan jokatzeko, eta guk beste lagun batekin, beste lagun bikin sillak erretiratzen genduzen eta frontoia garbitzen genduan eta pelotan jokatzen genduan; igual gabeko hamaikak artian edo. Akabau artian.
-Laga eitten zetsuen?
-Bai. Gero aittai nun ete dao, nun ete dao? Baiña gero etxeruzkuan bedarra preparautakua ganauendako eruan da. Baiña aittak eta amak eta galdarakaria talua ta esnia, fresko-freskua, ta jan talua ta esnia ta, aittak eta ezebe ez baeben esaten obera (ohera) ixil-ixilik eta lo egin. Akabo. Holaxe zan.
-Baina bestela...
-Bestela bai. Iñoiz esaten oskuan: "-Nora joan haiz?", hara ta bestia ta. Pelotan jokatzera. Baiña ia ekin zanian nere izena, mutil gaztia ta, Deportibuak Eibarren gaztiak eruaten zittuen, eta ekin etsanian orduan fazilidade gehixao emoten estan aittak eta amak joateko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia