Eskuz egindako pilotak eta putsezko baloiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-039-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pilotak harizkoak izaten ziren, etxean egindakoak. Erdi-erdian kortxoa (botila bati kendutakoak) edo goma zati bat jartzen zitzaien eta inguruan haria. Eta, amaitzeko, josi. Norberak egiten zituen. Erositakoak ere bazeuden, Maria Ospittaleneko dendan erositako larruzkoak. Lehenengo baloiak "putsak" izaten ziren, gomazkoak. Errazegi zulatzen ziren. Larruzko bat ere izan zuen Felixek, baina puztera eraman eta lehertu egin zitzaion. Behin adin batera heldu zirenean, 12-13 urtetik aurrera, kuadrillan diru pixka bat jartzen hasi ziren materiala erosteko.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko otsailaren 27a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: EIB-039/005
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!