Eibar (Gipuzkoa)

Ardantzako iturriaren ospe ona

Ardantzako iturriaren ospe ona <p>Eibarko iturriak non zeuden kontatzen du. Ama&ntilde;ako iturria galdu egin zen. Gertaera bat kontatzen du. Eibarko Ardantzako iturriaren ospe ona aipatzen du. Ur gutxi botatzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-038-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibarko iturriak non zeuden kontatzen du. Amañako iturria galdu egin zen. Gertaera bat kontatzen du. Eibarko Ardantzako iturriaren ospe ona aipatzen du. Ur gutxi botatzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hor inguruan itturrixak be baziran Ardantzan pare bat…
-Ardantzan zeuan ointxe daon lekuan, trenbidepian, hantxe bat eta bestia, itturri zaharra, ba… oin ez dakit ze pasau jakon hari. Karo, ez naiz pasau urtietan, baiña...
- Etxiak ein dittue, protekziñoko etxiak ein dittue.
- Bai harek bai, baiña berau… bueltia… Katxoneko etxia? Han bueltia hartzen zan, hartzen da, Aldatzerako, ba, bueltia hartu barik hantxe aurre-aurrian. Zegaittik han Mendizabalen-ta… horrek ein zebenian… Mendizabalek ein zebanian tallarra hondatu zan, lehen be ez zan, baiña, aberatsa. Harek galdu eitten eban ura. Ardantzakuak esaten eben Eibarren urik onena haixe zala. Honek Errekatxukua dala hamenguak; bestiak, ba, Urkuzukua. Bai, ta Amañakua be bai, Amañakua galdu da. Behin juan nitzan… hori bai esan leikiala galdu dala, itturri zaharra ez dakit, baiña Amañakua… juan nitzan. Laredon egoten naiz ta, zera ta, behin hango batekin berbetan ta akordau nitzan. “Hau dok herrixa” esan netsan, “Holan herri txikixa izateko, itturri bat ez juat /etxuat/ ikusi herrixan!”. “Ez ze Laredo laua da, ta zera ta…” “Baiña hor mendixa badakak honek ta itturri bat ez daok hamen. Ze gauza rarua!”, “Ta zeuek zenbat dakazuez ba?”, “Ta ba… ez jakixat /etxakixat/ nik baiña Amaña ta Aldatzekua ta itturri zaharra be sartu neban —ez dakit [holan] zan baiña—, ta Ubitxakua ta hau Errekatxukua ta Urkuzukua ta…
- Aurrera parekua…
- E?
- Aurrera parian be…
- Baitta, baiña han ez dau emoten oin, ez dau [botatzen]. Baiña esan netsazen dozena erdi bat edo, edo gehixau, ta txokauta geratu zan. Ta esan neban: “Amañakua ikusi bihar juat”. Banoia pasiuan ta sartzen naiz ta dana kakalekua dana, ta itxitta, ez dau urik, ez dau, ha galdu da. Hori bai, baiña itturri zaharra ez naiz akordatzen.
- Oin behintzat uste dot galdu dala. Eta harek famia zekan orduan?
-Ardantzakuak? Nik entzuna. Ta nere aitta horkua zan, hor inguruan… Birjiñapian bizi izandakua zan. Gero Birjiñapia gerraostian, ba, batzuk bizi izan zian baiña bastante zera zeuan. Ta han tuneletik pasauta, oin diferente, oin ez da lehengo… baiña bueno han kunbua ta ezautu nittuan nik, ta hangua zan. Ta ba, harek be esaten eban “lehen itturri zaharra ona zan” ta itturri zaharra ez dakit zer ta… Nere aittak be esaten eban hango ura ona zala, baiña nik neuk, e… Han gitxi botatzen eban ta joe, badakizu, igual, “Felix! Ekarrizu ura!” ta joe, trenbidepera juaten nitzan, bueno, trenbidian kontrakora. Han hartu ta, “Bizkor ein dozu! Zelan, baiña?” ta “Jo, eske bestiak ez dau botatzen!”. Ta, klaro, neretzat miñutu bat galtzia txarra zan! Joe, nik foballian edo pelotan edo […] gustatzen jatan ta, joe, ez jatan gustatzen itturri zaharrera juatia. Baiña, bueno, iñoiz juan ein bihar izaten giñan.
- Bai, umien biharra izaten zan ura ekartzia…
- “Ekarrizu ura!” ta “Joe, oin juari hara!”. “Juari hara” ta hantxe pitxarra bete ezinda hantxe ordu erdi.

Egilea(k): Ander Iriondo (Ignacio Zuloaga institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia