Eibar (Gipuzkoa)

Fermin Kalbeton eta Untzaga plaza

Fermin Kalbeton eta Untzaga plaza <p>Eskuadra zaharreko taldean elkartzen zirenak musikarekin Bilbora joaten ziren. Fermin Kalbeton Eibarko kalearen eta pertsonaia beraren aipamena. Untzaga plaza huntz landarean izenetik datorren izena da. Errepublika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-034-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskuadra zaharreko taldean elkartzen zirenak musikarekin Bilbora joaten ziren. Fermin Kalbeton Eibarko kalearen eta pertsonaia beraren aipamena. Untzaga plaza huntz landarean izenetik datorren izena da. Errepublika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zeintzuk alkartzen zian, Eskuadra Zaharra ta zer zan? Kuadrilla ezauna zan?
-Danak euren edadekuak. Dos de Mayuetan egoten zuan Bilbon desfilia liberalena, eta horrek musikiakin joaten zittuan tren espezialian Bilbora, horrek zaharrok.
-Fermin Calbeton [zein zan]?
-Fermin Calbeton zuan, Fermin Calbeton da beste historixa bat daok. Fermin Calbeton izan zuan monarkixako denporan Ministro de Fomento. De Obras Públicas izatia moduan. Ta horrek Eibarko obra askori lagundu bihar izan etsen. Deban be bajakak horrek kalia, e; plazia edo zera, pasialekua edo zeoze. Hori donostiarra zuan ba hori. Bai. Da lagundu ein bihar izan etsen asko eta Eibarren horretxeaittik ipiñi etsen zer horri, kaliari izena.
-Lehenago ze izen zekan kaliak?
-Hori... Nik hola ezautu juat.
-Unzaga edo?
-Untzaga zuan bera plazia zuan Untzaga. “Huntz hagia” jeuan ba han. Huntza zera dok, “hiedra”. Egon bihar zuan, demasa egon bihar zuan, huntz-hagia, haretxen izenetik egon bihar dok hori. Huntza esaten jakok ba euskeraz, "hiedra", demasa egon bihar zuan. Hortitxik euki bihar jok Untzagiak bere jatorrixori. Horri izenak asko aldatu jakuan. Republika denporan Plaza de la República, Plaza de Alfonso Trece, gero be beste zeoze ipiñi etsen.
-Dieciocho de Julio.
-Dieciocho de Julio. Eta beti Untzaga. Eibartarrentzako Untzaga beti.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia