Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko frontoi zaharra eta raketistak

Eibarko frontoi zaharra eta raketistak <p>Eibarko frontoi zaharra deskribatzen dute. Gerra garaian frontoiari zatia kendu zioten etxe bat eraikitzeko. Eibarko raketista eta pilotari ugari joan zen kanpora bizitzera. Eibarko pilotarien maisua Fernando "Tximinua" izan zen. Beste pilotari batzuk izendatzen dituzte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-033-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibarko frontoi zaharra deskribatzen dute. Gerra garaian frontoiari zatia kendu zioten etxe bat eraikitzeko. Eibarko raketista eta pilotari ugari joan zen kanpora bizitzera. Eibarko pilotarien maisua Fernando "Tximinua" izan zen. Beste pilotari batzuk izendatzen dituzte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Frontoi Zaharra aittatu dozue. Frontoi Zaharra be famosua zan.
-Bai.
-Zelakua zan inguru hori? Ze eitten zan han?
-Ba han, frontoi ederra zan, e, eder-eder-ederra. Eskolia ein eben harutzatxuao. Hori zan oso...
-Julita: Baiña eskolia onduan jeuanan ezta frontoia?
-Ez. Oso luzia zonan hori. Frontoi ederra. Hor jokatzen eben partiduak, nik baukat erretratua, Eibarko lau mutill, artietan nere anaia, gazte-gaztiak, zuri jantzitta, euren zestokin, zelan inagurau eben ta zelan ein eben han. Oso polit-politta zan. Partiduak eitten zian, lagunak ez dakizu, gu txikixak giñan-ta.
-Julita: Jente asko joan zan "de raquetistas y de pelotaris" ta. Bua, pilla bat.
-Eta gero gerria, sartu zienian honek jentiok, ba ein eben, hau da, ezta, frontoia, bere pareta ta dana, ta hamentxe ez eben ba ein etxe bat! "De la sindical" edo nik ez jakiñat zer ein jonen han. Etxe bat.
-Frontoi erdixan.
-Bai. Eta kendu etsen zati haundi bat. Estropeau ein zan frontoia. Gero ba jentia ez zan joaten eta estudixuak hau ta bestia...
-Julita: Lehen zenbat jente Eibarretikan, bai gizonak eta bai andrak, raketistak, zenbat! Sevillara, Madrillera, Barzelonara... "Pero" mordua. Gurekin jokuan eitten dau batek, Mari Karmen Ojanguren, hori be raketista Madridera joan zan eta hantxe ezkondu zan madrileiño batekin.
-Neuk be lehengusiña bi, hor bizi zana, labanderia-ta, gero Madrillen bizi zan señora.
-Julita: Suertia eindakuak asko, e.
-"Eran gemelas", Aureli ta Emili. Eta jun zian Madridera; baiña antziñan, e. Ba treintaiunuan edo dosan edo jun zian Madridera. Eta oso pelotari on-onak, ta fiñak, eta hantxe bizi zien gero Madriden.
-Ta zeiñek emuten jotsenen klasiak horreri?
-Ba “Tximiñuak”. Fernando Tximiñua. Neu be ibili nintzonan euron raketekin. Tximiñua motia jekanan baiña Fernando. Isasixan bizi zonan. Bai, gizon majo bat.
-Klasiak egoten ziran?
-Bai, mordua, mordua.
-Julita: Mediku batekin ezkondu zan haura be.
-Lehen esaten ipuiñak gerria baiño lehenao zerak, tranbiak danian Madriden, eta urtetzen eben jolasten ebenian hamabixak edo, gabeko hamabixak edo. Oin ba ordu bixak eta hirurak dia baiña hamabixak be ba berandu lehen. Ta tranbia hartu bihar. Ta jarri tranbian ta taka-taka-taka, ta beti ba jentia, ezta, ta. Eurak euskeraz eitten eben dana. Eta aurrekuari: “Hi, jo don!?”, trinbia ba jo bihar tranbian, eta “Hi, jo don?”, “Bai, jo jonat!”.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia