Eibar (Gipuzkoa)

Pilotazalea umetatik

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

10-11 urterekin udaletxeko eskolara. Baserrian ere laguntzen zuen. Batzuetan eskolara joan gabe geratzen zen eta Isasi kalean zegoen "Kiputzanekua" frontoira joaten zen. 17 urterekin Astelenan debutatu zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Zer akordatzen zara zure gazte denbora horiez? Nola hasi zinen pelotan, Miguel?
– Ba pelotan ni hasi nintzan… Lehelengotik Aiuntamentura, eskolara edo, hamar urtekiñ edo, hamaika urtekiñ edo holan pixkat. Eta gero aittari eta amari soluan biharrian eta laguntzen netsen pixkat. Eta handik hanka egitten neban batzuetan frontoira. Han gure etxetik, bastante urriñ eguan, Eskola Armerixatik aurrera fanda, frontoia, Kiputxanekua . Eta hantxe jokatzen genduan lagunak eta pelotan. Eta beti, en fin, afiziñua neukan pelotarako haundixa.
– Eta jada hamazazpi urterekin, oker ez baldin banago, debut egiten duzu. Hamazazpi urterekin.
– Bai. Hamazazpi urtekiñ ekin netsan. Pelotazo haundixak joten nittuan: batzuek hutsak be haundixak eta beste batzuek esaten esten “hik pelotarixa izan bihar badok, ni fraille izango nok”. Orduan karreria zan fraille izatia eta. Eta beste batzuek, beste intendido batzuek, esaten esten: “Hik dakaan formia pelotia joteko, hik dakaan itxuria, iñork be ez jakak. Hi zaindu hari eta segi pelotan jokatzen”. Eta nik… nere pentsamentua horixe zan: pelotarixa izatia. Eta nere aureola zan, aber, pelotari nahi urtetzia, nahi izatia. Eta debutau neban.
– Eibarren.
– Eibarren. Astelenan. Fronton Astelenan. Eta Marinori jokatu netsan lehelengo partidua. Eta galdu egin netsan. Eta gero…
– Akordatzen zara zer moduz jokatu zenuen edo zuretzako zer izan zen partidua galtzea?
– Bai. Bastante estu hartu neban. Eta pelotazo haundixak jo nittuan eta hutsak be egitten nittuan asko. Eta hori Marino zan pelotari haundixa.
– Gernikakoa zen, ezta?
– Gernikakua. Eta, en general, haretxekin debutatzen eben hónek pelotarixak, nere moduan gaztiak, haxe botatzen zetsen lehelengotik: “Aber honekin zer egitten duan eta aber honekiñ”. Haxe zan nobilleruak…
– Alternatiba hartzeko…
– Alternatibia emon edo ez emon egittekua haxe zan. Bueno, jokatu genduan, baiña gero gerriak urten eban. Eta, klaro, gerriak urten ebanian ahal ebanak ahal ebana . Ni Eibarren geldittu nintzan eta batian gauza bat eta bestian beste gauza bat: ahal dabenak ahal dabena.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia