Aitak alpargatak egin eta izebak josi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-033-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: EIB-033/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Ta gero alpargaterixiana laga ein eben; klaro, ez euan gero astirik harek eitteko, danerako.
-Eta bestela alpargeterixia ze zekan, bertan pelukerixan edo albuan?
-Ez. Albuan, albuan, pelukerixia ba harutzao, ezta, ta gero mostradorra ta badake ba oin Saioanekuak, han partian ekan banko haundi bat, holakotxe moduko banko bat, hantxe jartzen zan eta “con el yute” ba zerak ein, abarketak ein. Tiak josi eitten etsan, bai.
-Eta badakizu zelan egiten zien abarketak eta?
-Nik ez, ezta, baiña nere amak eta bai. Tamaiñuak, ezta. [...]. Baiña lelengo eitteko yutia ta ekarri eitten etsen espartzua, ez dakizu. Trenzak modukua. Eta ipintzen ei eben hamen tamaiñuan numerua, [ultz] batzuekin sartzeko, ta hantxe hasi, hamen hasi eta buelta, bueltaka, bueltaka; bueltaka, bueltaka zera, la suela, suelia. Ta gero bestiak zer haundi batekin pasau halan zi-za eta ha gelditzen zan ba "la suela". Ta gero trapuak zertu, kolokau, josi ganoraz, honek esan daben moruan, gero abarketak, gero zinttak be sartu ta. Erreza, errezak zien eitteko.
-Julita: Danak ebaitta, atzekua ta aurrekua ta danak ebaitta ia, eta gero batek bazekixen [...].
-Zuen amak ze eittten eban, bakarrik josi?
-Julita: Josi eitten eban. Azkoittittik bialtzen etsen.
-Bialtzen eben hankia, hankia, "la suela, número seis, número siete, número ocho, y los trapos también allí". Zera. "Las telas rojas, verdes y azules".
-Ze kolore izaten ziran telak?
-Zurixa ta baltza, ta gorrixa be bai asko. Gehixena horixe, zurixa, baltza ta gorrixa. Porke danak erueten eben abarketak. Nausixak...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!