Eibar (Gipuzkoa)

Gerra garaian ihesi

Gerra garaian ihesi <p>Arragueta kalean jaio zen Julita. Gerra garaian, Santanderrera eta handik Bartzelonara joan ziren. Ama lanean egon zen han, eta ahizpa bi neskame; eskolara joaten zen bera, eta katalanez ere ikasi zuen. Zazpi hilabete egin zituzten han. Bueltan, etxea errekisatuta zeukaten.</p>

Arragueta kalean jaio zen Julita. Gerra garaian, Santanderrera eta handik Bartzelonara joan ziren. Ama lanean egon zen han, eta ahizpa bi neskame; eskolara joaten zen bera, eta katalanez ere ikasi zuen. Zazpi hilabete egin zituzten han. Bueltan, etxea errekisatuta zeukaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontaidazu ia, Arraguetan jaixo ziñan?
- Julita: Ni Arragueta kalian, Arragueta seis, segundo. Han jaixo zan Pedrutxo, torerua, bigarrenian, ta ni haintxe jaixotakua naix.
- Mari Carmen: Hantxe Peoran.
- Peora bardiñian?
- J.: Peora bardiñian ta piso bardiñian.
- Aja, ezker-eskuma.
- J.: Baaaaai.
- Eta Pedrutxo ezautu zendun orduan?
- J.: Ke ba! Ointxe enterau naiz ni Pedrutxo hangua zala. Ez nekixan.
- Ordurako Eibartik juanda, ez?
- J.: Ba baaa pentsaizu! Ta gerra denporan, ba, hamendikan urten ein bihar, ta gure amak lehengusiña bat ekan Bilbon, ez eken umerik, ta gu lau neska amakin juan giñan Bilbora. Ta handikan, ba, zerera, Santanderrera. Santanderren eskas egon giñan. Ta gero Bartzelonatikan eruan eskuen a la provincia de Lérida, Vallfogona de Balaguer. Ta han ayuntamentuak gure amari emon etsen etxetxo bat. Ta gure ama zan Elgoibarkua, basarrikua, ta han, ba, zeuazen horrek eee... zelan esango detsut /esangotzut! nik e... “labradores”, baiña fuertiak ziran. Ta haretxekin juaten zan gure ama…
- M. C.: Biharrera.
- J.:… lanera...
- M. C.: Bai.
- J.:... ba mendira. Ta gu, beste aizta bi, de criada egon ziran han, Vallfogona de Balaguer, ta nere aizta ni baiño…
- M. C.: Nauxixaua.
- J.: …txikixaua ta ni eskolara juaten giñan. Ta nik ederto ikasi neban, ta baitta nere aiztiak be, zera, katalan.
- Katalanez, e?
- J.: Katalan. Ta oindiokan be, zera, [el himno], hango himnua, ta hamar kontatzen ditturaz /kontatzeitxuraz/ katalanez.
- Bai, e?
- J.: Bai. Ta han ederto egon giñan.
- Zenbat denpora ein zenduen?
- J.: Han zazpi hilabete. Ta handikan llegau [in zenian] zerak eee... horrek eee...
- [...]?
- Bai, ba, honutz etorri giñan ta etxera.
- Ta ia Eibarrera buelta.
- J.: Eibarrera. Ta grazias aittak ez ekixan ezer, baiña piso bat hartuta ekan, guria errek... erreke... “¿cómo se suele decir?”…
- Errekisauta.
- J.: Ee hori…
- M. C.: Errekisauta, bai.
- J.: Ta ez ekan etxerikan ta berak hartu eban beste etxetxo bat. Ta Arraguetan han be. Esto, [Matrixanenekuak] ezautuko dittuzuz, ezta? Ba haretxen etxian, lehelengo be bai ta gero be bai.

Egilea(k): Amaiur Biteri (Eibar BHI)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia
BESbswy