Eibar (Gipuzkoa)

Laspiurren eta beste kide batzuen lana euskalgintzan

Laspiurren eta beste kide batzuen lana euskalgintzan Euskarazko klaseekin hainbat urtez jardun zuten. Imanol Laspiur izan zen lan gehien egin zuena; lan gehien, luzeen eta metodologia zehatzena erabili zuena. Beste hainbat ere ibili ziren: Joxe Antonio Izagirre, Jose Luis Ugarteburu, Bittor Kapanaga, Kontxa Laspiur... Klaseen sorburua 1960 urte inguruan izan zen, Gorrotxategitarren etxean. Bertan biltzen ziren Don Rafael abadea, Juan San Martin, Imanol Laspiur... Umandiren gramatika hartu zuten eta argitaratu egin zuten. Inork ez zuen gramatikarik finantziatzen garai hartan eta eurek argitaratu zuten, dirua handik eta hemendik lortuta. Banaketa ere euren esku egon zen. Umandiren gramatikak garrantzi handia izan zuen garai hartan. Laspiurrek Umandiren gramatika euskaratu zuen eta horixe erabiltzen zuen klaseak emateko. Lehenengo euskarazko klaseak Klub Deportiboan izan ziren. Horretan garrantzi handia izan zuen Juan San Martinek. Berak sortu zuen Euskal Kulturaren Batzordea, eta berak ireki zituen Deportiboko ateak klaseak bertan emateko. Batez ere jende nagusia biltzen zen klaseetan; 6 lagun inguruko taldeak izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-028-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskarazko klaseekin hainbat urtez jardun zuten. Imanol Laspiur izan zen lan gehien egin zuena; lan gehien, luzeen eta metodologia zehatzena erabili zuena. Beste hainbat ere ibili ziren: Joxe Antonio Izagirre, Jose Luis Ugarteburu, Bittor Kapanaga, Kontxa Laspiur... Klaseen sorburua 1960 urte inguruan izan zen, Gorrotxategitarren etxean. Bertan biltzen ziren Don Rafael abadea, Juan San Martin, Imanol Laspiur... Umandiren gramatika hartu zuten eta argitaratu egin zuten. Inork ez zuen gramatikarik finantziatzen garai hartan eta eurek argitaratu zuten, dirua handik eta hemendik lortuta. Banaketa ere euren esku egon zen. Umandiren gramatikak garrantzi handia izan zuen garai hartan. Laspiurrek Umandiren gramatika euskaratu zuen eta horixe erabiltzen zuen klaseak emateko. Lehenengo euskarazko klaseak Klub Deportiboan izan ziren. Horretan garrantzi handia izan zuen Juan San Martinek. Berak sortu zuen Euskal Kulturaren Batzordea, eta berak ireki zituen Deportiboko ateak klaseak bertan emateko. Batez ere jende nagusia biltzen zen klaseetan; 6 lagun inguruko taldeak izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia