EGI lehenengo, ETA ondoren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-028-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Une batetik aurrera, konpromiso politiko handiagoa hartzeko ordua heldu zen eta klandestinitatean lanean hasi ziren, Juan San Martin, Imanol Laspiur eta Serafin Basauri. Ordurako, EKIN eta EGI elkartuta zeuden eta EGI zen talde berria (EAJ-PNV azpian). Taldeko kide batzuk, baina, EAJrekin zituzten arazoak eta konponezinak tarteko, banatu egin ziren eta ETA sortu zuten, 1958. urtean; Txillardegi eta Madariaga ziren buru nabarmenenak. ETAren inguruan klandestinitateko arau estuak sortu ziren. Bakoitzak bere talde txikia zeukan, baina ez zen sekula izenik aipatzen, eta dena oso ixilpean gordetzen zen. Juan San Martinek nahiko azkar baztertu zuen bide hori.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 10a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: EIB-028/008
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!