Eibar (Gipuzkoa)

Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten.

Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten. Euskararen munduan, batez ere, Juanito San Martinen eskutik sartu zen. Klub Deportiboan taldetxo bat sortu zuen San Martinek, mendirako zaletasuna ardatz hartuta. Mendia eta politika oso lotuta zeuden garai hartan. Mugimendu horretan sartu zen Serafin Basauri 1953 inguruan, hemezortzi urte ingururekin. Gerora, Klub Deportiboan euskarazko klaseak ematen hasi zen, Serafin bera, Imanol Laspiurrekin batera, baina oraindik ere politikan sartu barik. Ondoren, EKIN sortu zen, elkarte politiko-kultural bat. Juan San Martinek ere izan zuen harremanen bat eurekin eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko zerbait egiten hasi behar zela pentsatu zuten. EKINeko buruen artean Alfontso Irigoien zegoen, eta sarritan elkartzen ziren Eibarren. Batez ere gai kulturalak lantzen zituzten: historia, fueroak,... Hori Klub Deportibotik kanpo egiten zuten, erdi-ezkutuan, Itziartarrak tabernan. Hantxe elkartu ziren Eibarko mugimendu euskaltzaleko sustatzaile nagusiak: Juan San Martin, Imanol Laspiur, Javier Zubiaurre, Izagirre eta Serafin bera (denetan gazteena).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Euskararen munduan, batez ere, Juanito San Martinen eskutik sartu zen. Klub Deportiboan taldetxo bat sortu zuen San Martinek, mendirako zaletasuna ardatz hartuta. Mendia eta politika oso lotuta zeuden garai hartan. Mugimendu horretan sartu zen Serafin Basauri 1953 inguruan, hemezortzi urte ingururekin. Gerora, Klub Deportiboan euskarazko klaseak ematen hasi zen, Serafin bera, Imanol Laspiurrekin batera, baina oraindik ere politikan sartu barik. Ondoren, EKIN sortu zen, elkarte politiko-kultural bat. Juan San Martinek ere izan zuen harremanen bat eurekin eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko zerbait egiten hasi behar zela pentsatu zuten. EKINeko buruen artean Alfontso Irigoien zegoen, eta sarritan elkartzen ziren Eibarren. Batez ere gai kulturalak lantzen zituzten: historia, fueroak,... Hori Klub Deportibotik kanpo egiten zuten, erdi-ezkutuan, Itziartarrak tabernan. Hantxe elkartu ziren Eibarko mugimendu euskaltzaleko sustatzaile nagusiak: Juan San Martin, Imanol Laspiur, Javier Zubiaurre, Izagirre eta Serafin bera (denetan gazteena).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia