Eibar (Gipuzkoa)

Hezurrak apurtu eta Hipolita hezur-konpontzailea

Hezurrak apurtu eta Hipolita hezur-konpontzailea <p>Armeria Eskolan ikasi zuen. Etxetik eskolara korrika jaisten zen, saltoka, eta bost minutuan jaisten zen, Legarre gainetik behera. Behin eskumuturra apurtu zuen eta Hipolita hezur-konpontzaileak osatu zion. Eibarko ezagunena bera zen, Isasi kalean bizi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Armeria Eskolan ikasi zuen. Etxetik eskolara korrika jaisten zen, saltoka, eta bost minutuan jaisten zen, Legarre gainetik behera. Behin eskumuturra apurtu zuen eta Hipolita hezur-konpontzaileak osatu zion. Eibarko ezagunena bera zen, Isasi kalean bizi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nere etxetikan eskolara bost miñutuan itten najuan nik, nere etxetik Eskola Armerixara. Bost miñutuan. Saltoka, bueno, goittik behera, bo! Sasoia be sekulakua orduan-ta, bueno, bueno! Eta trenbidia pasau, han salto behetik holako horma bat jeuan ta; horma gaiñera igo, salto ta bueno. Hantxe apurtu najuan; apurtu ez, eskubitxurra soltau jatan. Etara, eskumuturra etara, ta gero zerana Hipolitagana, haxe zuan hazur-konpontzaillia. Harek krik-krak!, halako indar batzuek ein, sartu ta bueno. Aurrera.
-Hipolita esan dozu?
-Hipolita.
-Hazur-konpontzaillia zan?
-Bai. Oso. Isasikua. Isasixa. Hipolita. Ha emakume gogorra zuan, eskuak eta gogorrak... Unguento batzuek ardauakin-ta eitten jittuan. Oin nik ez jakixat nik, ez jakat nik goguan. Baiña haretxekin konpontzen giñuan.
-Medikuakin baiño gehixago?
-Bai, hazurra etarata euanian-ta Hipolitagana. Bestela ba...
-Besterik holakorik bazeuan? Sasi-mediku ta...
-Ez. Hipolita zuan famosia Eibarren.
-Eibartarra?
-Bai, bai, eibartarra. Isasixan jekan. Ni beste bi bider egonda naok eta horretxeaittik jakat nik goguan Hipolita. Joe, bai gizona!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia