Eibar (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: txirikila, tortolosak eta kanikak

Umetako jolasak: txirikila, tortolosak eta kanikak Umetan "txirikiletan", "tortoloxetan" eta kaniketan jolasten zuten, besteak beste. Jokoen nondik norakoa azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan "txirikiletan", "tortoloxetan" eta kaniketan jolasten zuten, besteak beste. Jokoen nondik norakoa azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gerra aurreko kontuetara bueltauta, zeuen umetako jolasak-eta?
-Neskak eta mutillak danok junto.
-Zeintzuk izaten zian jolasak?
-Danak. Ba mutillen moduan. Txirikillakin, txirikilla ta danak, tortolosak-eta, kanikak-eta, estanpak paretian-ta. Baiña neska ta mutil, e.
-Bai e?
-Bai-ba-bai. Neska ta mutil.
-Kaniketan zela egiten zenduen? Potxolua...
-Potxolua eiñ eta gero urriñetik bota potxolora eta zeiñek sartze’eban ba bestiari hartu, halaxe itten genduan. Eta estanpetan ba paretan kontran itten genduan. Gero (buelta ematen). Guk ez, guk paretan kontran itten genduan. Paretan ipiñi nora jausten zan, ikusi nun euan eta harutzao edo honutzao ipiñi ta hiltzen bazendun batu-ta.
-Zeuretako.
-Bai. Beti jolasian. Eskolatik urten, meriendia txokolatia ta ogixa hartu ta kalera. Ta jolastera, jolastera.
-Jolastu Jardiñetan?
-Bertan, bertan, bertan, bertan Jardiñetan.
-Eta esan dozu txirikilletan be bai.
-Bai, txirikilla.
-Zela eitten zan txirikilletan?
-Palo bat, palo haundi bat, ta txirikilla zan palo txiki bat baiña punta bixak zorroztuta, punta bixak zorroztuta, ta palo haundixakin jotzen zenduan puntan eta salto eitten eban txirikillak, salto itten eban eta gero ta!, joten zenduan paluakin eta zeiñek urriñago botatze’eban ba...
-Harek irabazi. Eta tortolosak be aittatu dittuzu.
-Baitta. Tortolosak pe bai, zeranak, “de oveja, de carnero”.
-Adarixanak?
-Adarixanak haundixauak izaten zian.
-Hanketako zeoze.
-Bai-bai. “La rótula”, pentsatzen dot rotulia zala. Ta gero pinttau ta itten genduan eta ipini-tta lau...
-(...)
Bai. Gaiñera “asajiak” esaten (zizkixon) gure amamak eta guk tortolosak esaten genduan baiña. “Asajetan eitten dou”, gure amak esate’eban. Eta zan, alde batetan ekan karia eta gero bueltan atzia eta gero buelta bat; ta lau-lau-lau punta eukitzen zittuan. Oiñ ez nai akordatzen baiña lau punta eukitzen zittuan zerak.
-Eta zela jolasten zan, danak bardiñ ipintzera?
-Ez dakitt zela itten genduan. Danak bota, baiña eskuakin gero eskuakin itten genduan buelta-buelta emon-ta. Oiñ gehixegi ez nai akordatzen, baiña eskuakin emuten genduan buelta edo lisora edo ezkiñara-edo ez dakitt. Seguru-seguru ez dakitt zelan zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia