Eibarren euskara zen nagusi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Areta Azpiri - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: EIB-002/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Ba, nik, lelengo esan gura dodana da, Eibarko euskerian gaiñian, gure epoketan, gure... euskeria, Toribiok esaten daben moduan, errezoia dauka, Eibar guztian eitten zan euskeria, ta danian, danian. Hori e, uste dot esaten dabela prologuan esaten dau hori, Eibarren danian eitten zan euskeria, ba… dendetan ta elizan ta aiuntamentuan ta juzgauan ta danian eitten zan euskeria orduan. Ta hori esan ebenetik galduta euan zeoze, baiña Eibarko euskeria, ba, familixa batzuk, euren burua pentsatzen ebenak, gehixao, pixkat handikixauak zirala, ez eben erabiltzen euskeria, kastellano eitten eben.
-Ta asko ziran halakuak?
-Ez, ez, ez Eibarren… zenbat egongo zian ba… dozena bat-edo dozena t`erdi-edo…ez euan e…, baiña bestian normala zan euskeraz eittia danak, danak euskeraz eittia.
-Baitta biharrian eta kalian eta…
-Bai, danian, biharrian ta kalian ta etxe barruan, "por supuesto" etxe barruan, bai, bai, bai.
Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!