Eibar (Gipuzkoa)

Alfa-ren brodatzen irakasteko eskola

Alfa-ren brodatzen irakasteko eskola <p>Alfa-ren brodatzen irakasteko eskolan zuten ordutegia. Hiru txanda egoten ziren josten ikasteko, goizean bat eta arratsaldean bi. Txanda bakoitzean hamabi ikasle. Bi irakasle egoten ziren beti. 1950ean hasi zen bera eta ordurako bazeramatzan urte batzuk eskolak. Nortzuk ibili ziren irakasle moduan. Makinak saldu ere egiten zituzten bertan. San Agustin kalean zegoen.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alfa-ren brodatzen irakasteko eskolan zuten ordutegia. Hiru txanda egoten ziren josten ikasteko, goizean bat eta arratsaldean bi. Txanda bakoitzean hamabi ikasle. Bi irakasle egoten ziren beti. 1950ean hasi zen bera eta ordurako bazeramatzan urte batzuk eskolak. Nortzuk ibili ziren irakasle moduan. Makinak saldu ere egiten zituzten bertan. San Agustin kalean zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta ze ordutegi eukitzen zenduen?
- Ba, goixetik bederatzixetik hamabi ta erdietara edo. Hamabixak, hamabixak. Hamabi ta erdiak ez, hamabixak. Eta gero, hirutik zortzira, arrasaldian.
- Luzetxo, ez?
- Bai. Egoten ziazen, ba, hiru turno neskak, ikasteko: goixian bat eta arrasaldian bi.
- Eta orduan horreri atendidu ein bihar.
- Bai. Eta gero han makiñak be saldu eitten genduen.
- Saldu be bai?
- Bai, geuk, geuk. Bai.
- Eta zuk badakizu noiz hasi zian eskola horrek, ze urtetan ipini zian martxan?
- Bordaua?
- Bai.
- Ez, baiña… Ez naiz akordatzen fetxia, baiña ez dakit ba…
- Gitxi gorabehera ez?
- Onbre, ni sartu nitzan 1950. Ta bazeuan. Bazeuan, ba, igual e… ez dakit zenbat urte esan. Eske ez naiz akordatzen. Ez, ez naiz akordatzen.
- Eta komentatzen zenduan Eibarren bat bakarra ala zenbat zeren?
- Bi maestra.
- Bi maestra, eta zenbat eskola?
- A! Bat, bat, Eibarren bat.
- Bat, San Agustiñen zeuana, ez?
- Bai, San Agustiñen zeuana.
- Bi maestra eta… esan dozu bestia Maite edo.
- Bai, ni egon nitzan Maite… Maite Gorriti. Gero ha Vitorixara ezkondu zan, ta ya… Ta lehenao izan zan Maria Luisa —bizi da ondio Maria Luisa, residenzian dao— Maria Luisa Azkoaga. Ta Maitekin zeuan. Ta gero Maria Luisa taillarrera, ez dakit ze… ofizinara edo, eruan zeben, ta ni sartu nitzan, ta Maitekin egon nitzan ni. Gero Maite ezkonduta egon nitzan pixkatxo baten Sole Zamakolakin, baiña gitxi ya. Segiduan ya ezkondu ein nitzan, ta gero… Baiña beti egon garaz bi.
- Eta zenbat… komentatzen dozu zenbat ikasle-edo juaten jatzuezen?
- Ba, egun guzti… Turnuak hiru. Ta… lau, zortzi, hamabi… hamabi…
- Osea, hamabi turno bakoitzian.
- Bai. Lau makiña ileran, hiru ilera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia