Maria eta Polonia irakasleak Alondegian
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-325-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Alondegiko eskolan ume asko ibili ziren. Doña Maria eta doña Polonia irakasleak.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: AB-325/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta maistrian izenik-edo goguan dakazu?
- Bai, doña Maria zan bat eta beste bat doña Polonia. Doña Polonia zan prinzipalaua doña Maria baiño. Hareri aindu eitten zetsan.
- Eta ume asko egoten ziñazien klasian?
- Jesuuus! Dana bete-bete einda. Ha eskola haundixa zan, gaiñera. Batzuk doña Marianak eta beste batzuk doña Polonianak.
- Eta zelakua zan doña Maria?
- Haundi bat. Haudixa zan. Eta doña Polonia txikixaua.
- Eta asko ikasten zenduen ala…?
- E?
- Asko ikasten zenduen?
- Ahal dana!
- Gustora juaten ziñan zu?
- Bai, eskolara gustora. Errekreua bai, han atzian edarra euan.
- Bai?
- Baai! Haren atzian euan edarra. Oin dana diferentia dao. Oin… dana diferentia.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!