Osaba Jose Zangituren akademia
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-320-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitaren anaia, Jose Zangitu, maisua zen. Gerra garaian nazionalistei ez zieten uzten irakasle izaten eta akademia zabaldu zuen bere kontura. Gerboles maisuaren akademia ere ezaguna zen. Gazte asko prestatu zituen osabak Armeria Eskolara joateko. Hura ikasia zen, baina Maiteren aitak ez zuen izan zorte hori. Jaunartzea egiterako lanean ei ziharduen.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:00:53
- Erref: AB-320/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Anai bat zekan maisua izandakua. Hamen preparau zittuan mutil mordua Eskola Armerixara juateko ta. Jose zan, Zangitu. Ta akademixa bat zekan. Orduan… Karo, maisua zan ta gerran ya nazionalisteri ta holan ez zetsen laga ya ejerzitzen. Ta, orduan, berak hamen ipini zeban akademixia. Gerbolesen moduan ta… Ez dakizu, Gerboles? Han, profesore bat calle del Carmenen? Han be… Gure sasoian oso ezauna. Ta tio Josek be bai, euki zeban akademixa bat. Holan, jentia preparatzen zeban. Jente asko. Ya oin ya nausixak diranak danak, ez? Baiña Eskola Armerixara juateko hantxe preparatzen ziran tio Josekin. Ta harek estudixau eban, baiña nere aittak ez. Berak esaten eban komuniua in baiño…
- Baiña gustatzen jakon behintzat, ez?
- Bai, bai. Komuniua in baiño lehen bera ya lanian zeuala esaten eban. Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!